Blanca Fernandez izan da egutegiko urriko irabazlea
Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du. Hilabete horretako lehiaketak 30 partaide izan ditu.
Gorputza mugitu, burua argitu lelopean Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren urriko irabazlea Blanca Fernandez izan da. Alaitasun zen lehiaketan asmatu beharreko hitza, eta udalak jasi dituen 30 erantzunetatik, 22 bakarrik izan dira zuzenak. Azken horien artean egindako zozketan suertatu da irabazle Fernandez.
Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du, eta Eric Galvez alkateak entregatu dio saria-













