Astelehean abiatuko dute Ordiziako bonu kanpaina berria
Datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 16a, eskuratu ahal izango dira bonuak eta abenduaren 19ra bitarte erabili ahal izango dira. 74 establezimenduk parte hartu dute.
Tokiko merkatarietako batzuk, irudian. Izaro Villarreal Beste urte batez, bonu kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udalak, Ordizian Merkatari Elkartearekin lankidetzan, «hirugarren sektorea eta tokiko merkataritza sustatu zein hari balioa emateko». Datorren astelehenean abiaraziko dute, azaroaren 16an, eta udalerriko 74 establezimenduk bat egin dute dinamikarekin. Sektoreko ordezkaritza zabala izan da gaur eguerdian egindako aurkezpenean.
Bonu kanpainarekin, kontsumitzaileei «abantaila ekonomikoa» emanda, udalerriko merkataritza sektorea indartu eta bultzatu nahi dela azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak. Hain zuzen ere, 3.000 bonu jarriko dira salgai 20 euro ordainduta 30 euro gastatzeko aukera emango dutenak; udalak gainerako 10 euroak ordainduko ditu.
Zorion Insausti Oreka belardendako arduradunak eta Ordizian elkarteko lehendakariak ere kanpainaren garrantzia nabarmendu du: «Bonu hauek aukera ona dira herritarrek tokiko eskaintza ezagutzeko eta gertuko merkataritzaren alde egiteko».
Bonuak azaroaren 16etik aurrera erosi ahal izango dira, agortu arte. Ordiziako Merkataritza Bulegoan bakarrik (Santa Maria kalea, 21), eta egun horretatik hasita, abenduaren 16ra bitartean erabili ahal izango dira, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan kontsumitzeko.
Establezimenduen zerrenda
- Foto Ordiziak
- Oreka belardenda
- Zabale belardenda
- Hidalgo bitxitegia
- Alonso burdindegia
- Amaren dekorazioa
- Arregi drogeria
- Otegi armategia
- Arimendi gaztak
- Elikaleku
- Frutas Ortega
- Garin
- Goen arrandegia
- Goierriko Baratza
- Koska goxokiak
- Lasa harategia
- Mujika harategia
- Nahikari goxokiak
- Siglo XX plater prestatuak
- Sustrai fruta denda
- Ugalde edariak
- Zeberio harategia
- Zuberoa fruta denda
- Biñaspre
- Lirain lurrindegia
- Mae estetika gunea
- Carrion
- Suquia
- Gofi Berri
- Mirentxu
- Aiztur ileapaindegia
- Alazne ileapaindegia
- Aranttxa ileapaindegia
- Arianna Ilea Loratuz
- Bossa Nova
- D-ido ileapaindegia
- Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia
- Gurutze ileapaindegia
- Jos-Bel
- Josune & Klaude
- Maitane estilismo
- Maos
- Marcel
- Peluqueria Manolo
- Urdanet
- Farmaetxe Confort
- IMZ
- Kiloa
- Ness by Esti Garcia
- Palomo
- Porfirio Fernandez
- Serendipity
- Uriba
- Vicuña Confeccion
- Vicuña Sport
- Larratxa liburudenda
- Luberri loradenda
- Arantxa mertzeria-lentzeria
- Irurena mertzeria-lentzeria
- Goierriko Nekazal Kooperatiba
- Calzados Agirre
- Oskarbi oinetakoak
- Multiopticas
- Ainhoa Rueda Kiropraktika
- Amets Podologia
- Farmacia Antonio Pascual gallego
- Farmacia Jauregi
- Farmaetxe ortopedia
- Farmaetxe parafarmacia
- Rekalde farmazia
- Izan – Familien kabia
- Satya Yoga Ordizia Eskola
- Vita Masaje













