Irene Paredes, munduko 11 futbol jokalari onenen artean
Emakumezkoen FIFPRO World 11 taldea osatzeko aukeratu dute Barçan jokatzen duen legazpiarra. 2017an ere aukeratua izan zen.
Futbol jokalari profesionalak eta horien herrialdekako elkarteak ordezkatzen duen FIFPRO erakundeak jakinarazi berri ditu FIFPRO World 11 sarien irabazleak, hau da, 2026ko munduko hamaikako onena osatzen duten kirolariak. Emakumezkoen hamaikakorako, Barçan jokatzen duen Legazpiko Irenes Paredes aukeratu dute.
FIFPRO World 11 sariak urtero ematen dituzte, munduko hamaika futbolari onenei aitortza egiteko. Jokalariek erabakitako mundu mailako sari bakarrak dira. Emakumezkoen sariak erabakitzeko 64 herrialdetako 6.511 futbolarik bozkatu zuten.
Bigarren aldia da Paredesek FIFPRO World 11 saria jasotzen duena; 2017an ere hamaikako onenerako aukeratu zuten.
Honela geratu da osatuta 2026ko hamaikako onena:
Atezaina:
– Hannah Hampton (Chelsea, Ingalaterra)
Atzelariak
– Lucy Bronze (Chelsea, Inglaterra)
– Alex Greenwood (Manchester City, Ingalaterra)
– Mapi Leon (Barcelona/London City Lionesses, Espainia)
– Irene Paredes (Barcelona, Espainia)
Erdilariak:
– Aitana Bonmat (Barcelona, Espainia)
– Alexia Putellas (Barcelona/London City Lionesses, Espainia)
– Ella Toone (Manchester United, Ingalaterra)
Aurrelariak
– Barbra Banda (Orlando Pride, Zambia)
– Claudia Pina (Barcelona, Espainia)
– Alessia Russo (Arsenal, Ingalaterra)













