Mende erdiko ibilbidea ospatuko du Txindoki Atletismo Taldeak azaroaren 28an
Goiz osoko egitaraua antolatu dute. Bazkarian parte-hartu nahi duenak izena eman beharko du azaroaren 22a baino lehen.
Txindoki atletismo taldeko 16 urtez azpiko nesken taldea. 50 urte igaro dira 1976an Txindoki Atletismo Taldea sortu zutenetik. Mende erdiko ibilbide oparoa ospatzeko elkartuko dira taldearen bueltan ibilitakoak datorren azaroaren 28an, Gaurko eta lehengo atletak, mahai berean lelopean.
Goiz osorako egitaraua antolatu dute: 10:30ean hasita, korrikaldia egingo dute taldean, Ordizia, Beasain eta Lazkao artean. 12:30ean, elkarretaratzea egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian, eta jarraian, familia argazkia aterako dute. 13.00etatik bazkalordura arte, Burrunbazale txarangaren doinuek alaituko dituzte kaleak, eta kalejiran izango dira Ordiziako kaleetan zehar. Bukatzeko, bazkaria egingo dute Tximista sagardotegian, 15:00etan hasita.
Bazkarira joan nahi duenak, aurrez izena eman beharko du 657 791 439 zenbakira deitu edota idatzita. Azaroaren 22an, datorren igandean, amaituko da bazkarira apuntatzeko epea.













