San Martingo jaiak gaur hasiko dira txupinazoarekin
San Martin eguna atzo zen, baina greba eguna zelako festak gaur hasiko dituzte. Egitarau zabala antolatu dute igandera bitartean.
Gaur hasiko dira Ataungo San Martingo jaiak.Goierriko Hitza San Martin auzoko jaiak gaurtik igandera ospatuko dituzte. San Martin eguna atzo zen, baina greba eguna zenez festa komixioak jaiak gaur hastea erabaki du. Festei hasiera emango dien txupinazoa Ataungo eskolako LH 6ko ikasleek jaurtiko dute gaur 11:30ean, herrian azken ikasturtea izaten dutelako.
Arratsaldeko txotxongilo emanaldirako 240 inguru sarrera banatu dituztela, eta gaur ere lortzeko aukera egongo dela adierazi du festa komixioak. Ondoren, urteroko legez, patata tortilla lehiaketa jokatuko da; aurten 24 tortilla egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Lehiaketako tortilekin eta jendeak etxetik eramandako janarekin plazako karpan afaria egongo da.
Bihar, kuadrillen eguna izango da. Bazkarirako, aurten 135 lagun izango dira: «Bazkaltzeko paella, haragi gisatua eta izozkia izango dira». Arratsaldean DJ Lizarrusti ibiliko da auzoan, eta jarraian afari autogestionatua egingo dute plazako karpan. San Martin auzoko jaiak gaurtik igandera ospatuko dituzte. San Martin eguna atzo zen, baina greba eguna zenez festa komixioak jaiak gaur hastea erabaki du. Festei hasiera emango dien txupinazoa Ataungo eskolako LH 6ko ikasleek jaurtiko dute gaur 11:30ean, herrian azken ikasturtea izaten dutelako.
Arratsaldeko txotxongilo emanaldirako 240 inguru sarrera banatu dituztela, eta gaur ere lortzeko aukera egongo dela adierazi du festa komixioak. Ondoren, urteroko legez, patata tortilla lehiaketa jokatuko da; aurten 24 tortilla egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Lehiaketako tortilekin eta jendeak etxetik eramandako janarekin plazako karpan afaria egongo da.
Bihar, kuadrillen eguna izango da. Bazkarirako, aurten 135 lagun izango dira: «Bazkaltzeko paella, haragi gisatua eta izozkia izango dira». Arratsaldean DJ Lizarrusti ibiliko da auzoan, eta jarraian afari autogestionatua egingo dute plazako karpan. Gauean kontzertuak egongo dira, eta kuadrilla egunarekin amaitzeko DJ Naza Oargin.
Mozorroak eta mondejuak
Mozorro eta umeen eguna izango da larunbatean. Goizean zehar herriko txistulariekin diana egongo da. Arratsaldean mozorrotuak elkartu eta sagardo dastaketa egingo dute; Lide Sukia eta Olatz Artola trikitilariek girotuta. Afalorduan Perurena egongo da foodtruck-arekin, eta harria jasotzeko erronka ere egin ahal izango da. Oargin DJ Tintzekin festa ordu txikiak arte egongo da.
Igandea sortzaileen eta artisauen azokarekin hasiko da; «15 sortzaile etorriko dira, bost ataundarrak». 15. Mondeju Lehiaketan bederatzi partaide izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
Autobus zerbitzu bereziak
Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Ataungo San Martin jaiak direla eta, ostiraletik larunbaterako gauean. Zaldibiatik 23:55ean eta 01:35ean aterako dira. Ondoren, Ordiziatik (00:05ean eta 01:45ean), Beasaindik (00:15ean eta 01:55ean) eta Lazkaotik (00:20an eta 2:15ean) igaroko dira.
Itzulerako autobusak 00:35ean, 02:30ean eta 04:10ean izango dira. kontzertuak egongo dira, eta kuadrilla egunarekin amaitzeko DJ Naza Oargin.
EGITARAUA
Osteguna
11:30. Txupinazoa.
12:00. Txikien txokoa eta henna tailerra.
13:00. Artzai txakur lehiaketa.
17:30. Txotxongilo emanaldia.
18:30. Patata tortila lehiaketa.
21:00. Afaria. Ondoren, El Gran Ritxarson.
Ostirala
11:00. Puzgarriak, frontoian.
13:00. Kuadrila juntadizoa.
14:30. Kuadrila bazkaria.
16:30. Umeentzako olinpiadak.
18:30. DJ Lizarrusti.
21:00. Afari autogestionatua.
22:30. Derrunbe, Mugi Panderoa eta DJ Naza
Larunbata
11:00. Toka txapelketa.
12:00. Zirko tailerra.
14:00. Umeen bazkaria.
16:00. DJ Narrubi eta mus txapelketa.
18:00. Mozorro juntadizoa.
19:00. Sagardo dastaketa.
21:00. Perurena hanburgesak.
23:00. Muxutruk eta DJ Tintz.
Igandea
11:30. Sortzaileen azoka.
12:30. Kantu poteoa.
12:30. XV. Mondeju Lehiaketa.
17:30. Otsoak dantza taldea.













