Umorezko saioa ostiralean, azaroaren 25aren harira
Pamtxika Lamur clown-ak eskainiko du saioa. Aizan talde feministak eta Idiazabalgo Udalak elkarlanean antolatu dute. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai.
Pantxika Lamurrek Beroa dago… eta gu gara! antzezlana eskainiko du ostiral honetan, Idiazabalen. Menopausia, umorea eta aldarrikapena uztartzen dituen saioari 19:00etan emango zaio hasiera, Guraso Elkartean. Ateak 18:30ean zabalduko dira. Aizan talde feministak eta Idiazabalgo Udalak elkarlanean antolatu dute, azaroaren 25eko ekitaldien egitarauren baitan. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Guztan, 5 euroan. Ikuskizuna elebiduna da eta 18 urtez gorakoei zuzendutakoa dago.













