Zine emanaldia Igartubeitin, larunbatean
´Lo que queda de ti´filmeko une bat.Hitza Zinema eta landa eremuko emakumeen 9. zikloaren baitan, Lo que queda de ti filma eskainiko dute larunbatean, 17:00etan Igartubeitiko interpretazio zentroan. Zine-erakusketa ibiltaria da eta landa ingurunean bizi diren emakumeen filmak eskaintzen ditu. Filmaren ondoren, solasaldia egingo dute Josebe Blanco Antzuolan bizi den artzain, gaztagile, blogari, idazle eta aktibistarekin.













