Elikagai bilketa, Ordiziako auzoetan ere bai
Ordizia Orainek bat egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatutako Elikagai Bilketarekin eta Ordizia Orainek jakinarazi duenez, "auzoetara zabalduko du Bilketa Handia, herriko merkataritzari laguntzeko, Elikagaien Bankuarekin batera".
Ordizia Orainek bat egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatutako Elikagai Bilketarekin eta Ordizia Orainek jakinarazi duenez, “auzoetara zabalduko du Bilketa Handia, herriko merkataritzari laguntzeko, Elikagaien Bankuarekin batera”.
Gaur eta bihar elikagaiak eta oinarrizko produktuak bilduko dituzte “behar dituzten pertsonei laguntzeko”. Ordizian Eroskin egin ohi den bilketa osatzeko, “Ordizia Orainek bilketa-mahaia jarriko du aurten ere udaletxeko arkupeetan: ostiralean, 17:00etatik aurrera, eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Helburua dohaintzarako produktuak herriko denda txikietan erostea sustatzea da, dirua tokiko merkataritzan gera dadin”.
Aurten, gainera, “bilketa auzoetara zabalduko” dute, “erdigunera mugatu ez dadin”.
Era horretan, produktuak uzteko kutxak egongo dira Otegineako Ortega dendan (La tienda de Anita), Bustuntzako Elikalekun eta Magazin Romanesc-en. Gaur eta bihar eman ahal izango dira produktuak, establezimenduen ordutegian. “Puntu horietan ez da boluntariorik egongo; ondoren jasoko dituzte kutxak, bildutakoa Elikagaien Bankura eramateko”.
Beharrezko produktuak
Bilduko dituzten produktuak ondorengoak dira: esnea eta edari begetalak; olioa; lekale, arrain eta barazki kontserbak; gailetak, irina, arroza, pasta, tomate frijitua, esne-hautsa, papilla eta potitoak; pixoihalak, komuneko papera, toallita hezeak, konpresak, tanpoiak, hilekoko kopak eta hilekoko kuleroak.
“Zure ekarpena txikia iruditu arren, norbaiten mahaian asko esan nahi du. Egin bat bilketa handiarekin!”.













