Maren Abasolok irabazi du San Andres jaietako egitarauaren portada lehiaketa haurren atalean
Gaur eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia San Andres herri eskolako Karramarro aretoan.
Agustin Galabide Kultura zinegotzia, Maren Abasolo lehiaketako irabazlea eta Marijose Ruiz de Zuazo Berdintasun zinegotzia gaur eguerdian egin den sari banaketa ekitaldian.Josune Zarandona Pasa den astean, helduen mailako San Andres jaietako egitarauren portada lehiaketako irabazlea jakitera eman ondotik, gaur eguerdian egin dute haurren saileko sari banaketa ekitaldia Ormaiztegiko Karramarro aretoan.
Aurtengo irabazlea Maren Abasolo Ibarguren izan da, LH 6. mailako ikaslea. Ez da lehiaketa hau irabazten duen lehen aldia, orain bi urte ere bera izan baitzen haurren mailako irabazlea. Abasolok Marijose Ruiz de Zuazo Berdintasun zinegotziaren eta Agustin Galabide, Kultura zinegotziaren eskutik jaso du saria: Lazkaoko Koboloi jostailu dendan gastatzeko 50 euroko balea. Lehiaketara aurkeztutako marrazkia, gaur etxeetara banatzen hasi diren aurtengo jaietako egitarauan agertuko da.
San Andres herri eskolako ikasleak bildu ditu ekimenak, HH 3.mailatik hasi eta LH 6. mailara arte. Guztiek izan dute saria, lehiaketan parte hartu izana eskertzeko. Maila bakoitzeko ordezkariek opari bana jaso dute gainontzeko ikaskideen izenean.
Ikusi jaietako egitaraua osorik hemen: San Andres jaiak 2026

















