Legazpiko Udalak lau sarrera zozkatuko ditu abenduaren 18ko Euskal Magoen Galarako
Udalaren instagram kontuan eman behar da izena zozketarako. Azaroaren 23an emango dituzte jakitera irabazleak.
Iazko magia gala.Tere Madinabeitia Legazpiko Udalak lau sarrera zozkatuko ditu abenduaren 18ko Euskal Magoen 4. Galarako. Magia ikuskizuna 19:00etan izango da, Latxartegi aretoan, eta Eneko Gutierrez mago legazpiarrak aurkeztuta, Hodei, Bea Larrañaga eta Andoni Magoa izango dira partaideak. Artxila Mortxila saria ere emango dute lehen aldiz, Marsel Magoari.
Zozketan parte hartzeko udalaren Instagram kontuan sartu behar da, eta bertan ematen diren jarraibideei segi. Azaroaren 23an emango dute saridunen berri.













