Santa Zezilia kontzerturako sarrerak asteartean banatuko dituzte
Kontzertua larunbatean izango da, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan. Sarrerak dohainekoak dira
Iazko Santa Zezilia kontzertua. Bihar asteartea hasiko dira banatzen Santa Zezilia kontzerturako sarrerak, Legazpin. Sarrerak dohainik dira, eta pertsona bakoitzak gehienez hiru jaso ahal izango ditu. Banaketa sarreran egingo dute, 15:00etatik 189:00etara.
Santa Zezilia kontzertua larunbatean izango da, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.













