Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Legazpiko Udalak
Abenduaren 6an eta 7an izango da autobusa, eta txartelak 5 euro balioko du. Udaletxean edo Kultur Etxean erosi beharko da azaroaren 30a baino lehen.
Durangoko Azokara joateko autobus antolatu du Legazpiko Udalak lehenengoz. Durangoko azokaren 61. edizioa izango aurtengoa, eta abenduaren 4tik 8ra egingo da. Udalak jarriko duen autobusa abenduaren 6rako eta 7rako izango da, hau da, iganderako eta astelehenerako.
Autobusa 10:00etan irtengo da Legazpitik, eta itzulera 20:00etan izango da Durangotik. Txartelaren prezioa5 eurokoa da, eta udaletxeko harreran edo Kultur Etxean erosi ahal izango da, azaroaren 30erako. Udaletxean 07:30etik 15:00etara erosi ahal izango da, eskudiruarekin edo txartelarekin ordainduta, eta Kultur Etxean 15:00etatik 19:00etara, eskudiruarekin bakarrik.
Azaroaren 30erako saltzen ez diren txartelak beste herrietako bizilagunek erosteko auktereera izango dute, abenduaren 3ra arte.













