Santa Zezilia girotzeko ekitaldiak, bihartik aurrera Ordizian
Musika eskolako ikasleen, Ordiziako txistularien, Larrunarri abesbatzako kideen eta Beti Argi bandaren emanaldiak izango dira igandera bitarte.
Igandean da Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna, baina Ordizian lehenagotik hasiko dituzte eguna girotzeko ekitaldiak. Gaztetxoenen txanda izango da aurrena. Ohiko kalejira egingo dute Ordiziako Musika Eskolako ikasleek bihar, azaroaren 19an, 19:15ean hasita.
Larunbatean izango dira hurrengo bi ekitaldiak: Ordiziako Txistulariak taldearen ekimenez, goiz-eguerdi aldean ariko dira kalejiran, 13:00etan hasita, eta Larrunarri abesbatzako kideak, berriz, arratsaldean, 19:00etan hasita. Egun osoan zehar, hala, musika doinuak gailenduko dira Ordiziako kaleetan zehar.
çAmaitzeko, Beti Argi bandaren ohiko kalejira izango da eguerdian, herrian zehar baita ere.













