Kubari laguntzeko proiektuen berri emateko hitzaldia, ostegunean Legazpin
Legazpitik Argia Kubari taldeak antolatu du, eta Kultur Etxean izango da, 18.30ean.
Udan Kubaren alde egindako manifestazioa, Legazpitik Argia Kubari egitasmoak deitutakoa.Tere Madinabeitia Legazpitik argia Kubari ekimena martxan jarritako taldeak hitzaldia antolatu du bihar ostegunerako. Euskadi-Kuba elkarteak herrialde hori laguntzeko martxan dituen proiektuen berri emango ditu bertan, bereziki energia fotovoltaikoaren alorrekoak.
Hitzaldia Kultur Etxean izango da, 18:30an, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Legazpiar talde batek jarri zuen martxan aurtengo ekainean Legazpitik Argia Kubari egitasmoa, Kubak bizi duen egoera salatzeko eta laguntza lortzeko asmoz. Helburu horrekin hainbat ekintza burutu zituzten, eta 12.332 euro bildu zituzten Habanako William Soler ospitale pediatrikora elektrizitatea eramateko. Udako etenaldiaren ondoren, martxan da berriz ere taldea.













