'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala, asteartean Latxartegin

Emanaldia dohainik izango da, eta Lander Garro zuzendaria bertan izango da.

Lander Garro.Gorka Rubio/Foku

Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta, Lander Garroren Lutxi eta zuhaitza dokumentala proiektatuko dute bihar asteartea, 19:00etan, Latxartegin. Lander Garro zuzendaria emanaldian izango da. Sarrera dohainik izango da.

Lutxi eta zuhaitza dokumentala Donsotiako Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatu zen aurtengo apirilean. 1987an, Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian, hilik gertatu zen Lucia Urigoitia ETAkidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Urigoitiaren familiaren abokatuaren eta kasuko forentsearen bidez eraikitako narrazio honetan, auziak izan zituen kontraesanak eta zalantzak aletzen dira. Zuhaitzak, dokumental honetan, “memoria oso baten premia ordezkatzen du, ez ordea memoria bakarrarena”.

Lander Garro da zuzendaria, eta Olaia Aguayo, Xabi ‘Jabato’ Lopez, Alain Lersundi, Joserra Fachado, Aitor de Kintana eta Garazi Urkola dira aktoreak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa