Azaroaren 25a iruditan
Merkataritza

Ilinti hasi da Gabonetako kanpainarekin

Hiru saski zozkatuko ditu bezeroen artean abenduaren 11rako antolatu duen festan. Elkarteko establezimenduetan jaso behar dira zozketarako txartelak.

Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak abiatu du aurtengo Gabonetako kanpaina. Produktuz beteriko hiru saski zozkatuko ditu bezeroen artean, eta astelehenetik daude eskuragarri zozketa horretan parte hartzeko txartelak. Abenduaren 11rako antolatu duen festan egingo du zozketa, Laubideko kale nagusian.

Ilintiren saltokietan erosketa egiten dutenek txartel bat jasoko dute, eta norberaren datuekin beteta, festa egunean entregatu beharko dituzte festa gunean jarritako mahaian, 18:00etatik 20:00era bitartean; txartel guztiek Ilintiren komertzioaren bateko zigilua eraman beharko dute, derrigor. Zozketa 20:00etan egingo dute, festa alaituko duen Xaibor disko jartzailearen saioan zehar. 

Hiru sari izango dira, eta sari horiek jasotzeko bertan egon beharko da. Saridunak 18 urtetik gorakoak izan beharko dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa