Goierritarren %69,44ak eman du botoa, 18:00ak bitartean
Parte-hartzea historikoa izaten ari da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80koa, 2023an baino %15,98 gehiago.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako 18:00ak arteko Goierriko parte hartze datua, %69,44koa da. Parte-hartzea historikoa izaten ari da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80, 2023an baino %15,98 gehiago.
Bi ordu falta dira hauteslekuak ixteko, 20:00etan itxiko dituzte. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar. Hauteslekuak 09:00etan ireki dituzte eta 20:00ak arte egongo dira irekita.
Behin hauteslekuak itxitakoan, GOIERRIKO HITZAk botoen kontaketaren jarraipena egingo du.













