beasain

‘Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino’ liburua idatzi du Isabel Elortzak

Zegamako Udalak antolatutako Xabier Azurmendi bekaren bidez, Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino liburua idatzi du Isabel Elortzak. Goizean egin du liburuaren aurkezpena Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan azaldu due...

Eskeine Legorburu

Mozorrotuen eguna da gaur Loinatz jaietan

Lasai hasi dute mozorrotuek beraien eguna Beasainen. Jende asko ibili da goizean kalean, horietako asko mozorrotuta, beste asko ordea, eguneroko itxuran. Arratsalde partean berriz, kalera irten dira beasaindarrak, lotsa etxean utzi eta herri erdigunean...

goierrikofestak

Beasain eta Lazkao arteko bidegorria inauguratu dute

Aste Santuko oporren aurretik dago erabilgarri Beasain eta Lazkao batzen dituen bidegorri zatia, baina atzo egin zuten inaugurazio ofiziala. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean hasi, eta Lazkaoko Beneditarren artxibo parera arte egin dute bidegorria, guztira ia bi kilometroko luzeera duena. Patxi Plazaola Beasaingo jarduneko alkateak, Patxi Albisu Lazkaoko jarduneko alkateak, eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko jarduneko diputatuak inauguratu zuten bidegorria atzo, bi herriek bat egiten duten puntuan, Agauntza ibaiaren gaineko zubian. Bidegorrian oinezkoentzako eta txirriduekin ibiltzeko guneak daude bereizita. Oinezkoentzako bidea baldosazkoa da, eta bizikletentzakoa asfalto gorrikoa. Lazkaora bidean hainbat zatitan, bidegorria estutu egin behar izan dute, hainbat tokitan eraikinek ez baitzuten ahalbidetzen zabalera hori ematea. Bestelako aldaketak ere bai Ia bi kilometroko bidean, hainbat zatitan bidegorria estutzeaz gain, beste hainbat aldaketa ere gin dituzte bidegorriaren bi aldeetan. Senpereko merkatalgunearen parean, adibidez, aparkalekura jaisteko zeuden eskilarak kendu egin dituzte, eta horien ordez irisgarritasuna bermatzen duen aldapa jarri dute. Agauntza ibaiaren gainean, zubia zabaldu egin behar izan dute, bide zaharra oso estua zelako oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak hartzeko. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik Senpereko merkatalgunera arteko zatian, bi espaloietatik bat kendu egin dute, bidegorriari behar adinako zabalera emateko. Lanak iazko azaroan hasi ziren eta guztira 2.217.586 euro inbertitu ditu foru aldundiak Beasain eta Lazkao arteko [...]

Goierri Ekialdeko Hitza

Oihal gainean margotu dute gaur AEK euskaltegian

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramen...

Eskeine Legorburu

Itxita egon da Ezkiaga etorbidea,Mariaratz inguruan bateria susmagarri bat aurkitu dutelako

Goizeko 09:30etik orain minutu gutxira arte, itxita egon da Beasaindik Ordiziara arteko bidea, Ezkiaga etorbidean. Antza, Mariaratz inguruan, motor baten bateria aurkitu dute edukiontzi baten ondoan.  Bateria kablez ingururatuta zegoen, eta horrek uda...

Beasaingo Hitza

Baserritarren egunean, azoka berezia Beasainen

Baserritarren eguna da gaur Beasainen, eta azoka berezia egin dute urtero bezala. Bideluze plazan abereen erakusketa egin dute, eta behiak, ardiak, behorrak, astoak, oiloak, oilarrak… egon dira ikusgai. Joan Iturralde eta Zubimuzu plazan berriz,...

goierrikofestak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa