beasain

Beasaingo Udal ordezkariek soka dantza egin dute eguerdian

Oihutura zaharrekin jarraituz, gaur ere soka dantza egin dute eguerdian Beasaingo Udal ordezkariek. Loinatz jaietan urteroko egitarauan egoten den ekitaldia da, aurten Patxi Plazaola alkateak eta Arantxa Aseginolaza Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azkenekoz dantzatu dute soka dantza herritarren aurrean. Biek udalean zituzten postuak utziko dituzte aurten, eta hurrengo astean udal gobernu berria sortu aurretik, herritarren aurrean agurtzeko aukera izan dute. Aseginolazak eskuekin agurtu ditu beasaindarrak dantzaren amaieran. Batzuek dantza nola egiten zuten iksuten zuten bitartean, beste hainbat herritar eta goierritar Gernika pasealekuko pilotalekuan elkartu dira. Bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu da eguerdian Beasainen, Loinatz jaien barruan, eta hamar aizkolarik parte hartu dute. Horien artean lehiatu dira Jabier Aranbarri eta Xabier Zaldua zumarragarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarra, Jose Mari Esnaola zegamarra, eta Jose Ugarteburu ezkio-itsasoarra. Jokin Alkizalete, Iñaki Agirre, Jon Larrañaga, Aratz Mugerza eta Unai Otaño izan dira kanporaketan parte hartu duten beste aizkolariak. Arratsaldean, Legorretan ere jokatuko da txapelketako kanporaketa. Beasaingo kanporaketako sailkapena honela geratu da: 1. Unai Otaño (Ibarra)  ……….  08:18 2. Joxe Ugarteburu (Ezkio-Itsaso)  ………  10:10 3. Xabier Zaldua (Zumarraga)  ……….  10:25 4. Aratz Mugerza (Mutriku)  ……….  10:57 5. Jokin Alkizalete (Asteasu)  ………  11:53 6. Iñaki Agirre (Ibarra)  ………. 12:25 7. Joxemari Esnaola (Zegama)  ………..  12:27 8. [...]

Goierriko Hitza

Santiago Bideko erromesentzat aterpea zabaldu dute Igartzan

Beasainen, Santiago Bidea egiten ari diren erromesentzako aterpea dago gaurtik. Igartza monumentu multzoan jarri dute, bertako eraikinetako bat horretarako egokituta. Gaur eguerdian zabaldu dute aterpea eta udaleko eta Santiago Bidearen Lagunak elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Elkarte horretako Gipuzkoako arduraduna da Fernando Imaz. Beasaingo aterpearekin, “Gipuzkoako zatian 20 kilometroko aterpe bat izatea” lortu dutela azaldu du. Goierrin dagoen bigarren aterpea da Beasaingoa, Zegaman beste bat baitago, udalarena. Bi aterpe horiez gain, Astigarragan, Andoainen eta Tolosan beste bana daude. Gipuzkoako barruko bide zati hori, barrualdeko euskal bidearen parte da. Imazen esanetan,  “XVI. mendean, jende gehiago ibiltzen zen bide honetatik, Orreagakotik baino”. Bide hori ordea, ia erabat desagertu zen, harik eta 1987an, Santiago Bideko Lagunen elkartea berau berpizteko lanean hasi zen arte. Hogei urtetik gorako bidea izan da; “lan handia egin da bide hori berrskuratzeko”. Hala, gaur egun, 121 lagun aritzen dira, boluntario moduan, erromesei aterpeetan harrera egiten. Patxi Plazaola jarduneko alkateak ere, barrualdeko bide horren garrantzia azpimarratu du. “Historikoki bidea hemendik pasatzen zen, eta Igartza, igarobide eta bidegurutze izan zen”. Aterpe hau, “erromesentzat ez ezik, beasaindarrentzat ere ona” izango dela uste du, turismoa ere bultzatuko duelako. “Hemen 200 lagun inguruk lo egingo dute aurten, etta horiek zabalduko dute badela hemen [...]

Beasaingo Hitza

Egin dituzte loinatzetako lehen ekintzak, eta gaur jarraituko du festak

Txistorra janez eta buruhandien eta kilien aurretik korrika eginez igaro dute ostiral arratsaldea beasaindarrek. Zubimuzu plazan elkartu da jendea zazpiak aldean, eta txistorra eta sagardoa doan jateko eta edateko aukera izan dute. Sagardoa edateko ad...

Goierriko Hitza

Oihal gainean margotzen ikasteko lehen urratsak eman dituzte

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren lehen eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramendi I...

Eskeine Legorburu

Bareak ere dantzan jarriko ditu Marik

Bareak ere dantzan jarriko ditu aurten Murumendiko Marik. Sorginkeria handirik ez du egin beharko ordea horretarako, beasaindarrek gogotsu lagunduko baitiote herriko txoko guztietara festa giroa zabaltzen. Egitarau zabala eta anitza prestatu dute aurte ere herritarrek Loinatz jaietarako, bihar hasi eta asteartera arte, adin, asmo, talde, ohitura, gogo, zapore, eta nahi ezberdinetako herritarrek gozatu ahal izateko osagarriekin bete baitute Loinatzetako pertza. Indar eta jarraitzaile askorik ez duen danbateko ofizialak emango die bihar eguerdian jaiei hasiera. Festa ordea, Beasaingo erraldoi, kiliki eta txistulariekin hasiko da arratsaldean, Zubimuzu plazan txistorra jana egingo dutenekin batera. Orduan hasi eta asteartera arte zer eginik izango dute beasaindarrek. Sorpresarik gabe Ohiko bidetik joango dira aurten ere Loinatz jaiak Beasainen, sorpresa berezirik ez baitago egitarauan. Mariren jaitsiera izango da biharko ekitaldi garrantzitsuena, ofizialki jaiei hasiera ematen diona. Etzi berriz, danbor hotsak nagusituko dira, haurren eta helduen danborradak izango baitira.  Argizpi elkarteak antolatutako Beasaingo Hiria eta Igartza Saria argazki lehiaketako sariak ere bihar banatuko dituzte. Igandean soka dantzak, pilota txapelketa eta su festa izango dira ekitaldi ofizial nagusiak, eta astelehenean lagun taldeak izango dira festaren bihotza eta arima. Urtero bezala, Loinazko San Martin baselizara prozesioa ere egingo dute agintariek, eta ondoren ohiko erromeria baseliza inguruan. Eguraldi euritsua dago iragarrita [...]

Goierriko Hitza

Loinatz jaietarako dena prestatzen hasi dira beasaindarrak

Ostiralean hasiko dira Loinatz jaiak Beasainen, eta aste honetan zehar, hainbat txokotan ikusi ahal izan dira herritarrak festak prestatzen. Barrakek aste bete baino gehiago daramate dagoeneko Gipuzkoa plazan, eta haurrak ostiraleko irekiera ofiziala ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa