beasain

OAS sindikatuaren lehen egoitza inauguratuko dute arratsaldean Beasainen

Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen inauguratuko du arratsaldean lehen egoitza. Orain bost urte CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da OAS eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitzak....

Eskeine Legorburu

Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte

Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte Usurbe antzokian. Bost mailatan (A, B, D, E eta F) banatu dute lehiaketa, eta maila bakoitzean hitz lauz, olerkian eta bertso idatzietan egindako lanak saritu dituzte, guztira 44 lan: 12 bertsotan, bi olerkian eta 30 idazlan lehiaketan. Guztira aurten 168 idazleren lanak jaso dituzte sariketan eta 29 bertso sorta, antolatzaileen arabera “iaz adina”. Epaimahaiko kideen ustez aurten gai serioagoak landu dituzte parte hartzaileek eta horrek markatu du aldea aurreko urteetako lehiaketetatik. Aurtengo sari banatze ekitaldia ere “literiarioagoa” izan da, sarituek haien lanen zati bana irakurri  baitute jendaurrean. Iraiti Goikoetxea idazlea aritu da aurkezpen lanetan eta Aurtzaka Dantza Taldeko kideek ere saioa egin dute. A, B eta D mailatako epaimahaiko kideak Jon Ordoñez, Iñaki Apalategi eta Ekaitz Goikoetxea izan dira. A mailan (1993-1994 urteen artean jaiotakoak), prosan, Lierni Garmendiari eman diote saria nagusia Gerizaren zizelkadak lanarengatik; olerkien bi sari nagusiak ez dituzte banatu. B mailan (1995-96), berriz, Ane Iparragirrek irabazi du prosan Azken oroitzapenak idazlanarengatik, eta bertsotakoan Gemma Urteagak Ezinen aurka lanaregantik. D atalean (1997-98), Iñigo de Juanek irabazi du prosan, Bizitzako erabakia egun bakar batean lanarengatik, eta bertsotan Paul Iruretagoiena izan da nagusi, Eskolako ibilerak bertso-sortarekin. E eta F mailetan Gabino Murua, Jexux Aizpurua [...]

Goierriko Hitza

‘E’ planeko lanak bisitatu dituzte udaleko eta Espainiar Gobernuko ordezkariek

Espainiako Gobernuak abian jarritako ‘E planari’ esker, hainbat azpiegitura lan egin dituzte azken urte honetan Beasainen. Guztira, 1,4 milioi euroko laguntza jaso du Beasainek plan horretatik. 2009an, herriko kale nagusia peatonalizazatzeko lanak egin zituzten. 2010ean berriz, udal zerbitzuetarako bulegoak berritu (944 mila euro) eta Euskaltegiaren eta EPAren ikasgela berriak (516 mila euro) egin dituzte. ‘E planeko’ laguntzekin egin diren inbertsioak bertatik bertara ezagutzeko, Pedro Luis Rios Oiarbide, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Beasainen izan da gaur. Alkatearen eta zinegotzien eskutik, azken bi urteotan egindako azpiegitura lanak ezagutu ahal izan ditu. Bisitaren ondoren, “gustora” agertu da Rios, emandako dirua “ondo inbertitu” delako. Bere hitzetan, “hainbeste milioi aipatzen direnean, asko ematen du, baina ondo erabiltzen badira, gauza ederra da”. Erakunde ezberdinen arteko “elkarlana” ere azpimarratu du delegatu ordeak, “kasu honetan Espainiako Gobernuak jarri du dira, baina proiektua burutuko duen erakunde bat behar da, eta udalak egin du lan hori”. Eta elkarlan hori, “herritarren onerako” da, horregatik, “bide honetatik” jarraitzeko asmoa agertu du. Laguntza gehiago izango den galdetuta, “garai zailak” direla eta ikusi egin beharko dela azaldu du Riosek.

Goierriko Hitza

Zazpiko nota jarri diote beasaindarrek herriari

Beasaindar guztien artetik sortutako 541 bizilaguneko lagina kontuan hartuz egin duten inkestaren arabera bizitzeko herri ona da Beasain eta herritarrek zero eta hamar artean 7,35eko nota jarri diote herriari. Kudeatuz programaren barruan Gizaker enpresak egin duen ikerketaren arabera herri erdigunea oinezkoentzako egokitzea eta hirigintza alorrean egin diren berrikuntzak dira azken urteetan herrian egin diren ekintza positiboenak. Hala, herriak izan duen garapena positiboa izan da inkestan parte hartu duten %82,2 beasaindarrentzako. Zer hobetua ere badago ordea Beasainen, eta herriko arazo nagusiak aparkaleku falta, trafikoa, langabezia eta etxebizitzen salneurria dira. Inkestatuen %25,5ak uste du aparkaleku falta dela gaur egun Beasainen dagoen arazo nagusia eta %25,1ek trafikoa. Segurtasuna eta euskara dira hobetu beharreko beste bi gai. Gizaker enpresak 541 beasaindarrei egin die telefono bidez galdeketa eta 6000 inkesta ere banatu dituzte bizilagunen artean. 327 herritarrek erantzun dute etxera bidalitako galdesorta. Aparkalekuan arazoa ere aztertu dute Kudeatuz programaren barruan Beasainen aparkalekuen inguruan dagoen arazoa ere aztertu du Beasaingo Udalak. Prospektiker enpresak landu du gaia herritarrek eta kolektibo ezberdinetako  kideek osatutako lan taldeen bidez. Urtarrilaren hasieran kaleratu zituen Prospektiker enpresak lan talde horiek egindako bileretan proposatutako aldaketak. GOIERRIKO HITZAk hala eman zuen jakitera orduan albiste baten bidez. Gizaker eta Prospektiker enpresek egindako lanen emaitzak biltzen [...]

Eskeine Legorburu

Senpere merkatalgunerako bidegorrian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko

Beasaingo Zaldizurreta biribilgunetik hasi eta Senpe merkatalgunera arteko zatian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektuan oinezkoen bidea eta bizikletentzakoa bi altuera ezberdineta...

Eskeine Legorburu

Bihar da Goieniz zine klubaren laburren gaua

Bihar izango da aurtengo “Gau laburra”, Beasaingo Goieniz zine klubak urtero antolatzen duen film laburren jaialdia. 21:00etatik aurrera, Euskal Herrian ekoitzitako film laburrik esanguratsuenak ikusi ahalko dira Usurbe antzokian. Guztira ...

Eskeine Legorburu

Ikastolaren merkatu txikian jende ugari dabil

Beasaingo Andramendi ikastolak antolatutako merkatu txikian jende ugari dabil antolatzaileek jakitera eman dutenez. Atzo, uneoro jendea ibili zen bertan eta baita gaur ere. Salmentak ere momentuz, “oso onak” dira antolatzaileen hitzetan. &#...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa