beasain

Pako Aiestaranek Mexikoko Santos Laguna taldea entrenatuko du

Aurrez ere Mexikoko Estudiantes Tecos talde mexikarra gidatu zuen entrenatzaile beasaindarrak

I. Gurrutxaga

Estandako CCOO eta ELA sindikatuek langileen aurkako "errepresaliak" salatu dituzte

Zuzendari Nagusiaren eta zuzendaritzako hainbat kideren aurkako salaketak jarriak dituztela jakinarazi dute sindikatuek. Irailetik aurrera mobilizazioak iragarri dituzte.

Loinaz Agirre

Arantza Azurmendirentzat eta Bideluze tabernarentzat izan dira Sabadell Guipuzcoanoren sariak

Mila euro jasoko ditu irabazle bakoitzak. Egun bakar batean Beasaingo dendetan gastatzea da baldintza.

Goierriko Hitza

Gure Esku Dagoren aldarri koloretsua Katalunian

Sant Vicenç dels Horts herrian izan da asteburuan Goierriko ordezkaritza bat. Giza gaztelua egiten ere ausartu dira goierritarrak.

Loinaz Agirre

Bareaken stock azokako zozketak baditu irabazleak

Pasa den ostiralean eta larunbatean erosketak egin zituzten artean egin da zozka.

Goierriko Hitza

Haur sahararrei harrera egin diete Beasaingo udaletxean

Saada elkartearen bidez lau haur etorri dira Beasaina eta Atauna.

Loinaz Agirre

Gipuzkoako bosgarren txapela du jokoan Iñaki Azurmendik igandean

Larrañaga iazko txapelduna, Mugertza, Olasagasti eta Otaegi izango ditu aurkari. Finala Mendaron da, 18:00etan

Goierriko Hitza

Igartzako txori izugarri egileak

Taldeei zuzendutako txorimalo tailerrak egiten ari dira aste honetan Beasaingo Igartzan. Handienak errotako baratzean jarriko dituzte; txikienak etxera eramango dituzte.

Goierriko Hitza

Auzoa bakarra, baina udalak hiru

Matxinbenta auzo txikia eta berezia da. Bisitariek bakea, lasaitasuna eta isiltasuna bilatzen dute bertan. Elizak, frontoiak eta baserri batzuk osatutako auzunea eta inguruan mendia eta belardiak, besterik ez dago. Isiltasuna auzoaren erditik igarotzen den errekatxoak bakarrik apurtzen du. Hala esanda, Gipuzkoako edozein txokotako edozein auzune izan daiteke, baina Matxinbenta ez da beste edozein auzo: hiru herrik kudeatzen duten auzoa da. Azpeitiak, Beasainek eta Ezkio-Itsasok osatzen dute Matxinbenta. Auzoan hogei baserri baino gehiago daude; errekaren ekialdean daudenak Beasaingo udal barrutian daude, eta ibaiaren mendebaldean daudenak, berriz, Azpeitiko udal barrutian. Auzoaren hego-mendebaldeko guneak dira Ezkio-Itsasoko lurretan daudenak. Beasaingo zatian zortzi baserri daude; Azpeitiko zatian, hamar; eta Ezkio-Itsasokoan, sei. Auzoa Ibaieder errekaren inguruan eraiki zuten, eta Ibaiederren batzen diren beste errekatxoek markatzen dituzte herrien arteko mugak. Baserriez gain, bi ostatu eta taberna izandako eraikina ere badaude, garai batean auzoan gaur egun baino mugimendu handiagoa egon izanaren seinale. Auzoan sakabanatuta dauden baserrietan 60 pertsona inguru bizi dira, gehienak helduak. Matxinbentara iristeko, Beasain eta Azpeitia Mandubiko mendatetik lotzen dituen GI-2635 errepidea erabili behar da. Beasaindik nahiz Azpeititik, sigi-saga doan bide batetik joatea beste erremediorik ez dago hara iristeko. Matxinbenta Beasaingo herrigunetik 16 kilometrora dago, eta Azpeititik, ia bederatzi kilometrora. Ezkio-Itsasotik autoz joateko errepiderik ez dago. [...]

Beasaingo Hitza

Beasainek Santutxuren kontra jokatuko du

Beasainek Bizkaia aldera joko du asteburu honetan. Izan ere, Santutxuren kontra jokatuko du igandean, 11:15ean hasita. Pasa den asteburuan Durangori etxean irabazi eta gero, seigarren postuan daude, 42 punturekin. Santutxu berriz, jaitsiera postuetan d...

Beasaingo Hitza

Odolkiaren aita ponteko berriak

Beasaingo odolkiak badu nahikoa fama, bai eskualdean eta baita Goierritik kanpora ere. Hala ere, urtez urte haren izen ona lau haizeetara zabalduko duten ordezkariak aukeratzen dituzte. Aurten, Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Juan Antonio Lopez futbolari izandakoak jaso dute ohorezko kofradearen titulua. Beasaingo odolkia edozeren gainetik defendatuko dutela zin egin dute, herritarren aurrean. Odolki kofradia sortu zutenetik, azken hogeita zazpi urteetan egin dute kofradiaren kapitulua, Loinazko San Martin egunarekin batera. Aurten ere, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, ehundik gora herritar bildu ditu ekitaldiak. Herrian barrena egindako desfilearen eta tradizioak agintzen duen mezaren ondoren, plazapeko aterpean bildu ziren denak. Herriko txistulari bandaren doinuek lagunduta hasi zen ekitaldia. Beste ezertan hasi aurretik, gonbidatutako kofradietako ordezkariak igo ziren oholtzara. Han ziren, besteak beste, Idiazabal gazta, Tolosako babarruna, Bidasoako izokina, Getariako Txakolina, Gipuzkoako sagardoa eta Nafarroako eta Rivera del Dueroko ardoak ordezkatzen dituzten kofradietakoak. Izendapen ugari Kofradiaren 27. kapituluan, hainbat izendapen egin zituzten. Denetan lehena, herriko alkateari dagokion ohorezko presidentearena izan zen. Koldo Agirrek, beretzako «egun berezia» dela azaldu zuen, eta kofradiaren lana eskertuz jaso zituen kofradiako kapa, txapela eta eskapularioa. Segidan, ohorezko kofradeen txanda izan zen. Aizkorri Mendizale Elkartearen izenean, Patxi Elortzak eta Tomas Salazarrek jaso zuten izendapena. Elortzak  esker ona agertu eta «elkartea momentu honetara iristeko lan egin [...]

Beasaingo Hitza

CAFen izan dira Brasilgo agintariak

Brasilgo agintariak CAFen Beasaingo lantegian izan dira eguerdian, tren ekoizleak Brasilen duen ordezkariarekin bilera egiteko. Mario Montenegro Brasilgo Hirietako ministroak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuak goize...

Beasaingo Hitza

Txilibutxof bueltan da berriz

  Jaunartzea egin ondoren, katekesian jarraitzen zutenei, eta handik sendotza egin arteko urte tarte horretako gazteei zuzenduta, aisiarako ekintzak antolatzeko taldea sortu zuten 1984an. Erlijioarekin loturarik ez zuen taldea zen, Besaingo hainbat gazteri larunbat arratsaldetan ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen ziona.Gaur egun ia guraso egin diren hainbatek ere parte hartzen zuen orduan Txilibutxof aisialdi taldean, begirale gisa, edo ekintzetan parte hartuz. Sorreratik 20 urte igaro eta gutxira, larunbatero ekintzak antolatzeari utzi zioten, eta orain, lau urtez ia ekintzarik antolatu gabe egon ondoren, berriz ere martxan jarri nahi dute Txilibutxof aisialdi taldea. Gaztetan eta umetan taldeko ekintzetan parte hartzen zuten gazte talde batek hartu du Txilibutxof indarberritzeko ardura. Hala zehaztu dute behintzat, taldeko hainbat kidek: «Lau urteko atsedenaren ondoren, erabat indarberrituta dator Txilibutxof». Hala, taldeko sustraieta joz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden gazteei zuzenduta antoaltuko dituzte ekintzak aurrerantzean. Talde lana bultzatuz, eskulanak, tailerrak, jolasak, sukaldaritza eta dantza ikastaroak, karaoke saioak, kantaldiak… antolatzeko asmoa dute arduradun berriek. Topaketa hauek, hamabostean behin egingo dituztela aurreratu dute, bi larunbatean behin. Ekintzak, herriko txoko ezberdinetan egingo dituztela argitu dute, beti, 16:00etatik aurrera. Balioak lantzeko taldea Gazteek asiarako duten denbora baliatuz, bizikidetzarekin lotutako balio ezberdinak lantzea izan du helburu bere sorreratik Txilibutxof taldeak. Hala, ekintza bakoitza helburu [...]

Beasaingo Hitza

Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzenduta dagoen Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz ere. Lau urtez 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekintzarik antolatu gabe egon dira aisialdi taldeko kideak, eta garai horri amaiera emateko ordua heldu dela uste dute. Hala, aurrerantzean, bi larunbatez behin, ekintzak prestatzen astekotan dira. Horretarako, ordea, gazteak behar dituzte. Txilibutxof aisialdi taldeak antolatuko ekintzetan parte hartu nahi dutenei ostegunerako eta ostiralerako zehaztu duten ordutegian izena emateko deia luzatu diete aurrerantzean taldearen ardura izango dutenek.  Ostegunean 18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera, eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara, bi egunetan Seroretxean. Izen ematea doakoa izango dela jakinarazi dute. Begirale taldeak emandako informazioaren arabera, jolasak, tailerrak, ikastaroak, dantzaldiak, irteerak, kantaldiak… antolatu dituzte aurrerantzean, ekintza guzti horien bidez, hainbat balio azpimarratuz: solidaritatea, bizikidetza, parekidetasuna… Hainbat urtez, Txilibutxof taldeko partaide izan diren kideek osatzen dute orain begirale taldea.

Beasaingo Hitza

Egoitz Irizar: “Argazkiak eginez nik asko gozatzen dut musikarekin eta musikaz”

Musika eta argazkilaritza ditu afizio Egoitz Irizarrek (Beasain, 1975), eta biak uztartzeko ohitura du askotan: kontzertura joan eta argazkiak atera. Hardcore musika taldeen kontzertuetan Irizarrek atera dituen hainbat argazki, bilduma batean bilduko ditu Portugaleteko (Bizkaia) Banizu Nizuke kultur elkarteak, argazkilarien lana argitara emateko eta musikaren inguruko beste faktore batzuk ezagutarazteko. Nolatan parte hartu duzu Banizu Nizukekoekin proiektu honetan? Haiek jarri ziren nirekin harremanetan, eta zituzten ideien berri eman zidaten. Ezustean harrapatu ninduen bilduma egiteko eskaintzak, eta oraindik ere kosta egiten zait ulertzea halako talde bat nola sartu den mota honetako proiektuan. Lan asko eskatzen du bilduma sorta honek, eta ondoren jendeak ez du hori dena kontuan hartzen. Hala ere, ilusio handia egin zidan deitu zidatenean, eta oso pozik nago. Zenbat argazkilarik parte hartuko duzue proiektuan? Dagoeneko hiru zenbaki argitaratu ditu elkarteak. Batek ez du zer ikusirik musikarekin, olerkia eta argakigintza lotzen dituelako. Hernaniko Nagore Legarretaren lana da hori, eta liburuaren azalean eta kontrazalean agertzen diren argazkiak nireak dira. Lehen zenbakian hamar argazkilariren lanak daude, eta orain monografikoak ateratzen ari dira. Jon Iraundegirena atera dute dagoeneko, eta oso berezia da, bere garaian argazki kamera zuen bakarra zelako eta Cicatriz, Rip, Kortatu, Vomito… eta halako talde zaharren 30 argazki ateratzen direlako. Zure [...]

Beasaingo Hitza

Jostailu trukerako azoka

Beasainen antolatu du Aisihezi elkarteak Jostailu asko izaten dira etxean, erabiltzen ez direnak, eta askotan berri-berriak edo ia berriak. Zer egin ere ez da jakiten askotan. Beasaingo Aisihezi elkarteak jostailuak trukatuko diren azoka antolatu. Azaroaren 25 arratsaldean (17:00-19:00( eta 26 goizean (10:30-13:00) izango da azoka, Beasaingo Loinazko San Martin plazapean, Berritsu ludotekaren aurrealdean. Helburu ugari ditu azoka honek: etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak aldatzeko aukera izatea; diru gasturik gabe jostailu “berriak” etxera eraman ahal izatea; gehiegizko kontsumismoarekiko kontzientzia hartzea; krisiari aurre eginez, haurrek beste jostailu batzuk erabili ahal izatea; berrerabilpena bultzatzea; herrian herritarrek eta herriarentzat eginiko ekimen batean parte hartzeko aukera izatea; eta jostailurik ez duenari edukitzeko aukera ematea. Trukea 4 eta 16 urte bitarteko jostailuak bilduko dira. Egoera onean eta fitxa guztiak dituzten jostailuak hartuko dira. Aisihezi Elkarteko Nerea Manzisidorrek eta Alazne Elortzak Goierrithartxori esan diotenez, truke sistema honokoa izango da: norberak nahi ez duen jostailua eraman eta beste jostailu bat hartzeko bale bat emango zaie. Jostailu “berria”, nahi izanez gero, momentuan edo hurrengo egunean hartu ahal izango da. Adinka banatuko dituzte jostailuak: 4-8 urte, 9-12 urte eta 13-16 urte. Adinarenbarruan, beste hiru sailkapen egingo dira: jostailuak (mahai jolasak, kartak, zirkuituak, kotxe kapotak…), kiroletako materiala (patinak, txirrinduak…) eta jostailu txikiak [...]

Goiberri

Juan Manuel Garmendia: «Zapore indartsua du, baina gero eta gehiago dira etxean ahatea jaten dutenak»

Gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da ahatea sukaldean, eta Eguberriei begira, Jakitean elkarteak Ahatearen Astea antolatu du. Gipuzkoako 15 jatetxek plater bana osatu dute ahatea oinarri hartuta, tartean Zumarragako Ezkiotarra eta Beasaingo Kattalin jatetxeek. Azken honetako sukaldaria da Juan Manuel Garmendia, eta ekimenaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu. Zergatik aukeratu duzue ahatea ekimen hau egiteko? Jakitean elkartean sukaldaritza tradizionala egiten dugun hainbat jatetxe gaude, eta hainbat ekoizlek babesten gaituzte. Babesle horietako batek ahatea eta haren inguruko produktuak saltzen ditu, eta horien berri emateko aurkezpen bat eta afari bat antolatu zituen. Han sortu zen ideia, eta orduan erabaki genuen ahatea oinarri hartuta aste berezi bat antolatzea. Zein da zuek sortu duzuen platera? Ahateki konfitatua griselan, sagar purearekin eta Pedro Ximenez murrizketarekin. Ahatearen izter konfitatutak griselan erreko ditugu, eta sagar purearekin batera konbinatuko dugu. Dekorazio gisa tomatetxoak erabiliko ditugu. Jendeak ba al du ahatea jateko ohiturarik? Hemen ahatea kontsumitzen orain 20 urte inguru hasi ginen, baina ipar Euskal Herrian oso produktu ohikoa da. Sukaldaritza tradizionalean ere pisua hartzen ari da. Eta etxeetan, kontsumitzen al da? Nik uste dut gero eta jende gehiagok erosten duela ahatea etxean jateko. Gaur egun, gainera, ia edozein dendatan dago ahatea erosteko aukera. Egia da jateko zaporez [...]

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa