beasain

Bazkaria, antzerkia eta hitzaldia, emakumeen eguna ospatzeko

Beasaingo Asmube eta Irribarre elkarteek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira. Besteak beste, bazkaria, antzerki saioak eta hitzaldi bat izango dituzte. Bihar bertan, elkarteko bazkideentzako bazkaria egingo dute Artzai Enean, 14:3...

Beasaingo Hitza

Ruben Lanz legazpiarra eta Izaro Rubio ordiziarra izan dira azkarrenak Beasainen

Ruben Lanz legazpiarrak eta Izaro Rubio ordiziarrak irabazi dute Beasaingo II. Herri Lasterketa. Bealak taldeak antolatutako proban 234 lagunek parte hartu zuten atzo, eta euripean bada ere, ibilbide polita izan zen eta giro onean egin zuten proba. Podiumean, goierritarrak izan dira nagusi, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Gizonezkoei dagokionean, Ruben Lanz legazpiarrak aurreneko metroetatik ihesean egin zuen lasterketa osoa. Pixkanaka aldea ateratzen joan zen atzean zuen taldetxoari, eta tarte hori handitzea lortu zuen probak aurrera egin ahala. Bukaeran, 3.12ko aldea atera zion bigarren sartu zen Manu Hurtado beasaindarrari. Podiuma beste goierritar batek, Angel Vazquez lazkaotarrak osatu zuen. Emakumezkoetan, Elena Calvillo beasaindarra gogor hasi zen, eta aurreneko itzulian bera zen aurretik. Bigarrenean ordea, Izaro Rubio ordiziarrak aurrea hartu zion, eta bukaeran, minutu erditik gorako tartea atera zion. Podiuma Olatz Gabilondo azkoitiarrak osatu zuen. SAILKAPENA: (hemen osorik) GIZONEZKOAK Ruben Lanz (Legazpi)                0.44.50 Manu Hurtado (Beasain)          0.48.02 Angel Vazquez (Lazkao)            0.48.04 Ander Sagarzazu (Donostia)    0.48.08 Patxi Mendizabal (Azkoitia)     0.48.09 EMAKUMEZKOAK Izaro Rubio (Ordizia)              0.56.42 Elena Calvillo (Beasain)         0.57.18 Olatz Gabilondo (Azkoitia)    0.57.27 Itzi Andueza (Beasain)           0.57.47 Nerea Azpiazu (Azpeitia)       0.57.27

Beasaingo Hitza

Beasainek irabazi egin dio Laudio liderrari (2-1)

Beasainek garaipen bikaina lortu duen gaur arratsaldean Loinatzen, 3. mailako lider Laudio 2-1 mendean hartuta. Irabazteko modua bera ere ederra izan da, Oier Artolak 91. minutuan sartu baitu beasaindarrei hiru puntuak ematen dizkien gola. Garaipen horrekin, igoera fasea jokatzeko postuetan sar daiteke, aurkari zuzenek asteburuan lor dezaketen emaitzaren arabera. Laudiok 55 puntu ditu orain, eta Beasainek 53. Iker Lasak zuzentzen duen taldeak partida serioa jokatuko du, eta 28. minutuan markagailuaren aurretik jarri da Urkizuk sartutako gol bati esker. Baina pozak ez du gehiegi iraun Loinatzen, Paredesek 37.ean lortu baitu berdinketaren gola. Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, eta bi taldeek aukera bat baino gehiago izan dute aurretik jartzeko. Aukerarik garbiena arabarrek izan dute, bigarren zatiko 38. minutuan bi aldiz jaurti baitute etxekoen atera, baina Beasainen atezaina bikain aritu da. Eta partida berdinketarekin bukatuko zela uste zenean lortu du Beasainek garaipenaren gola.

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa