beasaingo udala

Anezka, 2026ra arte

Beasaingo Udalak eta Goiekik ekintzaileentzako egoitza kudeatzeko hitzarmena berritu dute. Estensorok nabarmendu du Anezkak arrakasta handia duela

Lokal hutsak, merkataritzara

Alokatzeko eta erosteko laguntzak daude. Eskualdatzen diren negozioek ere eska ditzakete

Itxialdiak eragindako kalteak estaltzeko laguntza eskatu daitezke

3.000 euroko laguntza jasoko du negozio bakoitzak gehienez ere. Maiatzaren 30a baino lehenago egin behar dira eskariak

Beasaingo Udalak zaintza lanei dagokien balioa emateko lidertza hartu du

Beasaingo Udalak zazpi ardura hartu ditu zaintzaren inguruko politikak sustatzerako orduan. Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako kideek ere parte hartu dute ekitaldian

"Mina, ikusgarri eta ukigarri"

Irati Goikoetxeak 'Herriak ez du barkatuko' eleberria aurkeztu du. Minaz hitz egiteko tresna izatea nahi duela aipatu du idazleak. Igartza Sariari esker ekoitzia izan da

EHUren Udako Ikastaroak Igartzako jauregian

Ekainaren 7an, 'Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian' ikastaroa eta irailaren 12an 'Prebenitu daiteke Alzheimerra? Egungo erantzun bat medikuntzak eta gizarteak partekatzen duten desafio bati' ikastaroa eskainiko dituzte. Martxoaren 29an irekiko da matrikulazioa.

Goierriko irakasleen Trans-formatzen jardunaldiarekin hasiko da Beasaingo Trans Zikloa

Urtarrilaren 19an izango da Igartzako jauregian .2 eta 18 urteko ikasleen Goierriko irakasleei zuzendua dago. Transexualitatea ardatz izango duen bertso saioarekin amaituko da apirilaren 5ean

Goierriko Hitza

Harmaila berria erosi du Beasaingo Udalak, Gernika pasealekuko pilotalekurako

Harmaila mugikorra da, 103 pertsonentzako eserlekuak ditu eta udalaren jabetzakoa da. Loinatz jaietako Dantzaki dantza eskolaren ikuskizunean estreinatuko da gaur gauean.

Goierriko Hitza

Sukia Eraikuntzak dio "ohiko prozedimendua" aktibatu duela Errekarteko amiantoaren kasuan

Errekarte baserriaren eraisketan, "fibrozementuzko elementuak ez dira manipulatuak izan eta ez dute eraginik izan", gaineratu du Sukia Eraikuntzak.

Goierriko Hitza

Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak bilerak egingo ditu, eskaintzen dituen zerbitzuak eta baliabideak ezagutzera emateko

75 urtetik gorako beasaindarrek gutuna jasoko dute aste honetan bilerarako hitzorduarekin. Otsailaren 2an hasiko dira bilerak. Eguneko zentrora eta etxe babestuetara bisitak egingo dituzte.

Goierriko Hitza

Hilaren 18an hasiko da Antzerki Garaia, 'Obra de Dios' antzezlanarekin

Beasaingo eta Ordiziako udaletako kultura sailek elkarlanean antolatu dute 24. edizioa. Zortzi obra taularatuko dituzte, lau Beasainen eta lau Ordizian; sei euskaraz eta bi gazteleraz.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa