bertso

Bertso Olarien eskolan izena emateko eguna irailaren 28a izango da

LH5etik gorako ikasleak hartuko dituzte urritik maiatzera luzatuko den ikasturte berrian

Goierriko Hitza

Argi Berri bertso sariko afarirako txartelak salgai daude oraindik

Hilaren azkeneko egunean, martxoaren 31n, Argi Berri XV. bertso sariketa jokatuko da, izen bereko elkartean. Saioaren aurretik, ordea, afaria izango da, eta antolatzaileek gogoratu dute afarirako txartelak salgai daudela oraindik Herrikoa tabernan eta Buztuntza auzoko Kiko Enea tabernan, 25 euroan. Afaltzera joaten ez direnak, hala ere, saioa entzutera joan daitezke. Argi Berri bertso sariketa apirilaren 14an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako baliagarria da, eta Ordizian kantuan ariko diren sei bertsolaritatik bi sailkatuko dira Osinaldeko finalerako. Manex Mantxola (Urretxu), Amaia Iturriotz (Zumarraga), Josu Sanjurjo (Lesaka), Endika Igartzabal (Gabiria), Maindi Murua (Azkaine) eta Imanol Uria (Algorta) ariko dira Ordizian kantuan. Joan den ostiralean Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatu zen sariketan, Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izan ziren onenak, eta beraz, finalerako sailkatu zirenak. Bigarren kanporaketa Aztirian jokatuko da, datorren larunbatean.  

Ordiziako Hitza

Dualismoa apurtzera dator 'eRRe' ikuskizuna Ordiziara

Bertsoak eta arte-diziplina ezberdinak batuta sortutako ikuskizuna da, hamar piezaz osatutakoa.

Ariane Vierbücher

Bertso jaialdia egingo dute bihar, Legazpiko Latxartegin

Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondok kantatuko dute

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa