bertsolaritza

Osinalde sariketa: bertsolarien unibertsitatea

http://youtu.be/lflMNp0RvH4 Bertsolari gazteentzako lehen txapelketa garrantzitsua izaten da Gabiriako Osinalde txapelketa, askorentzat eskola edo unibertsitatearen parekoa. Sariketaren antolatzaileak  (Euxebio Igartzabal eta Jokin Murua), eta garai ezberdinetan irabazle izandako bertsolariak (Mikel Mendizabal, Joxe Munduate eta Iban Urdangarin) elkartu ditu GoiBerri aldizkariak, lau hamarkada egin dituen lehiaketaz aritzeko.

Goierriko Hitza

Nerea Elustondok hirugarren egin du Villabonako kanporaketan, Zubeldiak seigarren

Aurreneko kanporaketa jokatzekoak ziren sei bertsolarien izenak ikusita, lehia estua espero zen, denek baitzituzten saio on bat egin eta aurrera jarraitzeko aukerak. Sorpresak izan ziren, hala ere. Jon eta Alaia Martin anai-arrebek nork baino nork saio dotoreagoa osatu zuten, eta aurreneko bi postuetan gelditu ziren, puntu eskaseko aldearekin. Nerea Elustondo legazpiarrak hirugarren egin zuen, eta Odei Barrosok laugarren. Ez zuen halako zorterik izan Iker Zubeldiak; saio ona egin arren, puntuetan gainontzekoen azpitik gelditu baitzen, Fredi Paiaren ondoren, seigarren postuan

Goierriko Hitza

Bost bertsolari goierritar ariko dira igandetik aurrera Txapelketa Nagusian

Igande honetan hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Edizio honetan, bost izango dira bertan parte hartuko duten bertsolari goierritarrak; hauek dira: Iban Urdangarin, Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi. Haiekin hitz egin du GoiBerri aldizkariak, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da erreportajea. Aurrerapen moduan, bideo honetan bildu dituzte bertsolariek esandakoetako batzuk.

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa