bideoa

Institutukoen mural erraldoia

Joxe Mari Iparragirre institutuan, 50. urteurrena dela eta, mural erraldoi bat egin dute urte hauetan guztietan bertatik pasa diren ikasle eta irakasleekin. Milaka argazki erabili dituzte. Horra hor Gotzon Aranburuk

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Herri kirol jaialdia eta Ramon Iurrebasori omenaldia

Santa Lutzi eguneko ekitaldien barruan, herri kirol jaialdia egin dute gaur Urretxun. Sarrera doakoa zen eta Ederrena frontoia goraino bete da. Aizkolarien eta harri jasotzaileen saioak izan dira, tartean 8

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskararen Eguna, dantzan

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu-Zumarragako Ikastolan flashmob jendetsua egin dute gaur eguerdian. Lizeoko patioan, ikasle eta guraso mordoska bildu da, zapi berdeak lepoan hartuta. Izan ere, lehendik eginak ziren

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Amets Bideren 50. urtemugako ospakizunen inguruko bideoa

http://youtu.be/Awoy71lidc0 Ordiziako Amets Bide dantza taldeak mende erdia bete du aurten, eta azken asteetan, ospakizunetan dabiltza buru-belarri. Maiatzean egin zuten Dantzari Eguna izan zen horietako bat. Joan den ostiralean, berriz, dantza taldearen historia biltzen duen erakusketa zabaldu zuten, D'elikatuz zentroan. Gainera, urte bukaerarako beste ikuskizun bat prestatzen ari dira, plazan atzera dantzari guztiak elkartzeko. Dantzari Egun hark utzitako irudiekin, bideoa zabaldu dute orain.

Goierriko Hitza

Badator Bertsomovieda

http://youtu.be/tsaV_Im0sCU Badator Bertsomovieda lehiaketa. Martxoaren 24a bitartean parte hartu nahi duen orok bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Iaz egin zen Bertsomoviedako bigarren edizioan "zinematografikoki gehiago landutako eta teknikoki ere hobeak" ziren lanak jaso omen zituzten, azaldu du Iñaki Apalategi Bertsomoviedako kideak. Hala ere, Bertsomovieda "mugikorrarekin egindako bideo batek ere irabaz dezakeela" gogorazi du, bertsoa eta irudia soilik baitira Bertsomoviedak izan beharreko osagaiak.

Ane Arrieta

Urretxu-Zumarragatik Bilboko manifestaziora

Tantaz Tanta ekimenak deitutako manifestazioa debekatu eta gero, EAJ, EA, Sortu, Alternatiba eta Aralar alderdiek eta ELA eta LAB sindikatuek bigarren manifestazio bat deitu zuten Bilbon, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goierritik dozenaka autobus atera ziren larunbatean; Urretxu-Zumarragatik ateratakoekin batera egin zuen bidaia Gotzon Aranburuk.

Goierriko Hitza

Dozenaka herritarrek elkartasuna adierazi diote Ion Telleria auzipetuari

Ion Telleria eta beste 40 gazteren kontrako epaiketa egiten ari dira Madrilen, ezker abertzaleko gazte erakundeen kontrako auzian. Hari elkartasuna adierazteko, Libre Eguna egin zuten Idiazabalen; horrekin batera, dozenaka herritarrek animo mezuak bidali nahi izan dizkiote Telleriari. Mezu horiek denak bildu dituzte Idiazbalgo Ernaik zabaldu duen bideo honetan.

Goierriko Hitza

Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala izan dira azkarrenak Goierri Garaia Mendi Lasterketan

Ionut Zincak gizonezkoetan eta Leire Agirrezabalak emakumezkoetan irabazi dute Zumarraga-Urretxuko VI. Mendi lasterketa. Igandean jokatu zen 23 kilometroko mendi proba, Beloki, Izazpi eta Irimo mendietan barrena. Gizonezkoetan lehia estua izan zen, eta azken metroetaraino elkarrekin joan ziren Zinca eta Pedro Hernandez. Zincak 1:45:31eko denbora egin zuen; Hernandez eta biak Sestao Alpino taldeko kideak dira, eta eskutik helduta sartu ziren helmugara. Emakumezkoen artean, Leire Agirrezabala gazteak sasoi ederrean dagoela erakutsi zuen, eta 2:05:34eko denbora eginda aurrena sartu zen helmugan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa