gazte asanblada

Lazkaon erreka garbitzeko eguna dute gaur gazteek

Goizean hasi eta eguerdira arte, Agauntza ibaira eroritako eta botatako zaborrak jasoko dituzte. Hamarka lagun elkartu dira, urteroko ohituran.

Espero baino jende gehiago Idiazabalgo Katea auzoko jaietan

Anpoko aparkalekuan egin dituzte aurten ekitaldiak lehen aldiz, eta jende ugari gerturatu da. Tarik Hazmak irabazi du toka txapelketa.

Goierriko Hitza

Ekhi Zugasti: «Erreleborik ez badago, galdu egingo da azken urteetan lortutakoa»

Legorretako Gazte-Piku gazte asanbladako kidea da Ekhi Zugasti. Urtean zehar gaztetxean egiten dituzten ekintzez gain, LegoReggae jaialdia antolatzen dute.

Goierriko Hitza

Igandean hasiko da Eire-Bankoa xake txapelketa

Igandean Eire-Bankoa xake txapelketaren 17. edizioa hasiko da. 16:30ean taldeak zozketatuko dituzte eta ondoren Urretxu eta Zumarragako Goierri kirol elkarteko xake jokalariek Legazpiko Santikutz taldeko jokalarien aurka jokatuko dute. Izen-ematea

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zinea aire librean Lazkaon eta Ataunen

Lazkaon 'Emarock' dokumentala eta Ataunen 'Samba' filma emango dituzte bihar gauean

Goierriko Hitza

Patata tortila txapelketa egin dute Legorretako inauterietan

Gazte asanbladak antolatu ditu inauteriak. Arratsaldean karropoteoa egingo dute, eta Kontraband talde zarauztarrak emango dio amaiera egunari.

Goierriko Hitza

Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Urretxu eta Zumarragako bizilagun talde batek Olentzero eta Mari Domingirekin ekintza herrikoia antolatu du Gabon iluntzerako. 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete Eitzan. Txokolate jana egingo dute

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Azken egunak Legazpiko bertso bazkarirako txartelak erosteko

Otsailaren 13an izango da, eta Fredi Paia eta Jokin Uranga ariko dira bertsotan.

Maialen Igartua

Sortu Dira Besteak jaialdiaren promozio bideoa

Gazte Asanbladak Sortu Dira Besteak jaialdia antolatu du hilaren 30erako. Ekitaldi honen helburua euskal kantagileak ezagutzera ematea da eta lehen ediziorako Urretxu aukeratu dute. Zazpi herrialdeetako artistek parte hartuko dute:

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarraga eta Urretxuko gazte asanbladak berriz ere martxan

Ikasturte berriari hasiera emateko, KUn gazte asanblada biltzeko deia egin dute biharko, abuztuaren 26an 19:00etan. “Irailera begira zein planteamendu dauden eztabaidatzeko” bilkura izango da. Beraz, KUaren etorkizunaz hitz egiteko gonbitea

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa