
Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago, atzodanik, Ataungo udaletxeko ganbaran. Antxon Iturriza adituak hitzaldia eta bisita egingo ditu bihar.

Ehunmilak trilogiaren 12. edizioa gaur aurkeztu dute. Ibilbideak hiru aldaketa izango ditu: Usurben, Tolosan eta Oazurtzan. Jasangarritasunaren aldeko apustua sendotu du antolakuntzak

Anduetza parketxeak antolatu du ibilaldia. Uraz baliatu beharrak paisaian izandako eragina aztertuko dute. Irteera 8:00etan izango da, igandean, Anduetzatik bertatik.

Uztailaren 7an, 8an eta 9an jokatuko diren hiru probetarako, 1.600dik gora boluntario beharko dituzte. Izena emateko, albistean.

Zirkuituko laugarren proban, Austrian, zortzigarren izan da Zubizarreta. Aitor Zunzunegi legorretarrak, berriz, hamabigarren egin du, eta hamabosgarren dago sailkapen nagusian.

Igandean izango da proba, 35 kilometroko ibilbidearekin. Internetez 130 txirridularik eman dute izena. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 08:00etatik 09:00etara.

Igandean egingo dute irteera, eta izena eman behar da parte hartzeko, ostegunean, elkartean bertan.

Eguraldi bikainak lagunduta eta inoizko partaidetza handienarekin egin dituzte bi lasterketak. Gizonezkoen bi probetan hautsi dituzte errekorrak.
