Azaroaren 25a iruditan

Goierri mendiz mendi

ZEGAMA-AIZKORRI 2023

MENDI MARATOIA. Goierriko lau korrikalariren adierazpenak

Lasterketa gogorra dela diote denek, «errespetua» ematen duela, baina bertan sortzen den giroak eta zaleen berotasunak animatzen ditu parte hartzera Igone Campos zumarragarra, Gari Bravo lazkaotarra, Mayi Mujika urretxuarra eta Unai Aierbe zegamarra.

Arkaitz Apalategi
ZEGAMA-AIZKORRI 2023

AZKEN ORDUKOA. Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren ibilbidean aldaketa

Eguraldia euritsua eta biharko iragarpenak aintzat hartuta erabaki dute antolatzaileek ibilbidea aldatzea. Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.

Iñaki Gurrutxaga
ZEGAMA-AIZKORRI 2023

KILOMETRO BERTIKALA. Goierriko lau korrikalariren adierazpenak

Maratoiaren atariko moduan hasi zen Kilometro Bertikala, baina urtez urte sendotzen ari da. Iñigo Uribeetxeberria legazpiarrak, Garazi Golmaio zaldibiarrak, Alvaro Ramos zegamarrak eta Edurne Arakistain legorretarrak dituzten sentsazioen berri eman dute. Dortsalak ere kontsulta daitezken albiste barruan.

Arkaitz Apalategi
ZEGAMA-AIZKORRI 2023

DORTSALAK. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren dortsalak

Zegama-Aizkorri mendi maratoian 538 lagunek parte hartuko dute aurten: 461 gizonezkok eta 77 emakumezkok. Lehian ariko direnen artean Euskal Herrikoak dira 216 korrikalari; horietatik 40 dira goierritarrak, tartean bi emakumezko. Albiste barruan dituzue dortsal guztiak ikusgai.

Iñaki Gurrutxaga
ZEGAMA-AIZKORRI 2023

INFORMAZIO PRAKTIKOA. Zegama-Aizkorri mendi maratoia jarraitzeko informazio praktikoa

Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta informazio duzue albiste barruan: ordutegiak, lasterketa buruen balizko denborak eta trafikoa.

Iñaki Gurrutxaga
ZEGAMA-AIZKORRI 2023

FABORITOAK. Zegama-Aizkorri 2023ko irabazteko hautagai nagusiak

Albiste barruan duzue aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazteko hautagai nagusien zerrenda.

I. Gurrutxaga

Txindokiko Kilometro Bertikala bideoan

Ïu Net kataluniarrak eta Naiara Irigoien burlatarrak irabazi dute Txindokiko Kilometro Bertikala, igoeraren errekor berria jarriz. 240 korrikalari ziren izena emandakoak, baina 148 izan dira lasterketan parte hartu dutenak, horietatik 47 emakume. Bideoa, albiste barruan.

Goierriko Hitza

Net eta Irigoien Txindokiko kilometro bertilakeko garaile eta errekor berriak

Ïu Net eta Naiara Irigoien izan dira azkarrenak aurtengo Txindokiko Kilometro Bertikalean. Sekulako maila izan da aurtengo edizioan ere eta erronka ikaragarria jarri dute bi buruek, errekor berriak ezarrita.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa