
Goierriko Kopa Trail ligarako 7. proba puntuagarria izateaz gain, kilometro bertikalen Euskal Herriko Txapelketa ere izango da. 241 lagunek parte hartuko dute.

‘Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean’ lanarekin, lehen sektoreko lanak aitortzeko Neiker saria lortu du Aitor Garmendiak (Itsasondo, 2000).

"Agintarien jokabidearekin oso haserre" agertu da nekazal sindikatua. Larre irekieraren harira, "ospatzeko ezer gutxi" dutela adierazi dute.

Mendi lasterketetako lehenengo proban, Calamorro Skyrace lasterketa, bederatzigarren geratu dira bi goierritarrak.

Aitor Garmendia Etxeberria itsasondoarrak CAF-Elhuyar sariketako NEIKER saria lortu du, 'Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean' lanari esker

Gipuzkoako Foru Aldundiak "urte luzeetako finantzazio eredua aldatu" ostean, "finantzazio bide propioak" bilatu behar izan dituztela adierazi dute. 2023rako ere "inbertsio eta mantenu lanei eusteko proposamena" aurkeztuko dute.

Goierriko Trail Kopako seigarren proba jokatu zen larunbatean, VI. Segura-Zerain mendi lasterketa. Ibilbide laburrean, gizonezkoetan, lehen bost sailkatuek iaztik indarrean zegoen errekorra ondu zuten. Ikus albiste barruan Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

Gontzal Murgoitiok eta Rebeca Mariñok irabazi dute 14,5 kilometroko lasterketa laburra. 25 kilometroko luzea, berriz, Iñaki Olanok eta Maria Ezpeleta beasaindarrak.
