
Goierrin geratu dira Ordiziako Mendi Lasterketa berrituaren txapelak. Martin Diez segurarra eta Irati Zubizarreta izan dira azkarrenak. Denera 153 lasterketarik amaitu dute proba. Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

Ordiziako Mendi Lasterketa egin dute gaurkoan eta Diez segurarra eta Zubizarreta beasaindarra izan dira azkarrenak Goierri Trail Kopako bigarren proban.

Bart bukatu da maiatzaren 12an jokatuko den proban izena emateko epea. Maratoiaren kasuan bezalaxe, otsailaren 24an egingo dute dortsalen zozketa.

Gaur goizean aurkeztu dute otsailaren 12an jokatuko den Ordiziako Mendi Lasterketa, Ordiziako plazan. Bertatik irtengo dira lasterkariak, eta bertan helmugaratuko dira. Emakumeei parte hartzeko deia egin diete.

Azken edizioan baino 1.266 lagunek eman dute izena, eta jatorri aldetik ere aniztasuna inoiz baino handiagoa da. Dortsal guztien zozketa otsailaren 24an egingo dute.

Izotzetako eskalada bide bat ireki dute Mikel Saez de Urabain eta Joseba Iztueta eskalatzaileek Txindokiren hegoaldeko horman. 'Baratza iraultza' izendatu dute, eta M6 gradua eman diote.

Euskal Herrian zortzimilako gehien igo dituzten alpinistetako bat da Pedro Garcia ordiziarra. Sei dauzka igota: besteak beste, Everest, Cho Oyu eta Shisha Pangma. 40 espedizio baino gehiago osatu ditu, baina oraindik ere Himalaiako eta Karakorumeko zortzimilakoetara itzultzeko ametsa du.
