Azaroaren 25a iruditan

Goierri mendiz mendi

MariMurumendi maratoiko 265 korrikalariak ere abiatu dira

Ehunmilen trilogiako azken lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik abiatu dira 08:00etan. 42 kilometro osatu beharko dituzte.

Irene Guembe eta Leire Martinez, bigarren eta hirugarren Ehunmiletan

Elena Calvillo irabazleak 28:53:28 ordu behar izan ditu 168 kilometroak amaitzeko; Guembek 29:39:22 eta Martinezek 29:57:16.

Elena Calvillo Ehunmiletako podiumaren gorenean

2014, 2017, 2018 eta 2019 urteetan bigarren izan zen Beasaingo korrikalaria. Aurten, lehen aldiz, irabazle izan da 168 kilometroko lasterketan. Bigarren eta hirugarren postuan Irene Guembe eta Leire Martinez datoz.

G2H eta Ehunmiletako argazkiak

Goizean goizetik arratsaldeko azken ordura arte, momentu zoragarriak eta oso hunkigarriak bizi izan dira Ehunmilen helmugan Beasainen.

Aritz Ugarte idiazabaldarra izan da Ehunmilak lasterketan lehen goierritarra

Sailkapen nagusian zortzigarrena izan da. 26:55:48ko denbora egin du Ugartek.

Ander Erice izan da Ehunmilak probako bigarren sailkatua

Lehen sailkatuak baino bi ordu eta erdi gehiago behar izan du Erice arbizuarrak proba luzeko 168 kilometroak egiteko.

Javi Dominguezek irabazi du Ehunmilak lasterketa

23:04:06ko denbora egin du eta honekin, seigarren txapela irabazi du. Atzo arratsaldeko 18:00etan abiatu ziren Beasaingo San Martin plazatik eta larunbatean, arratsaldeko 17:05 inguruan iritsi da helmugara.

Bruno Maia (mendi lasterkaria):

«Nazioartean oihartzun handia dute Ehunmilek»

Bruno Miguel Maia (Lisboa, Portugal, 1975) kazetari eta korrikalariak Goierriko Bi Handiak lasterketan parte hartuko du ‘Pro Runners Magazine’ aldizkari portugaldarrak gonbidatuta.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa