Larreategik Goierriko Bi Handiakeko bigarren amaitu du. Ez zuela horren aurrean ibiltzea espero aitortu du
Goar Lopetegi ibartarrak G2H proban bigarren egin du. Postuari baino denborari eman dio garrantzia, bere marka hamar minututan hobetu duelako
Ehunmilak hirukoteko ibilbideetan aldaketak egin dituzte, baina beti bezain gogorrak izango dira. 1.000 korrikalari baino gehiago lehiatuko dira. Hondakinak gutxitzeko eta segurtasuna areagotzeko neurriak hartu dituzte
Izen ematea etzi zabalduko dute, 17:00etan. Izen emate prezioak %5 igo dituzte
Bigarren Maider Urdangarin ataundarra eta hirugarren Barbara Martin zumarragarra izan dira.
2015ean Silvia Triguerosek egindako denbora lau minutuan gainditu du.Bigarren emakumezkoa Elixabet Ursua izan da eta hirugarrena Amaia Otxoa.
2016an Dani Agirrek jarritako marka zortzi minutuan hobetu du berastegiarrak. Ibarrako Goar Lopetegik eta Iruñeako Alvaro Ramosek osatu dute gizonezkoen podiuma. Gau freskoa izan badute ere, gau giro ederra izan dute korrikarako. Lehenengo goierritarrak Jon Mendizabal ormaiztegiarra eta Endika Mantekon segurarra izan dira. Jon Azpirozen esanetan, jendetza dago mendietan korrikalariak animatzen.
Gemma Barrabeig kataluniarrak irabazi du G2H ultra. Ilunpetan ongi moldatzen den korrikalaria dela dio, bere burua harritzeko adina
Ioseba Eskuderok G2Hko podiumerako dozena bat minutuko aldea zuen. Halere, ez zen fio, Mutiloatik aurrera asko sufritu duela aitortu baitu
Aritz Egeak Goierriko Bi Handiak lasterketa nagusitasun handiarekin irabazi du. Bigarren sailkatuari hamazazpi minutu sartu dizkio eta errekorra hamar minututan hobetu du. "Bakarrik geratu naizenean estutzeko motibazioa horixe zen"
Ehunmilak ultratraileko 515 dortsalek badute jabea. Goierriko 2 Handietarako eta MariMurumendirako ere ez dago dortsalik jada.
Antolakuntzak bideo bat prestatu du zalantzak argitu eta arazorik egon ez dadin
Hiru goierritarrek bi bigarren postu lortu dituzte: Ehunmilak ultra trailean Jon Aizpuru eta Elena Calvillo beasaindarrek, eta MariMurumendin Oihana Arratibel ordiziarrak.
Goierriko Bi Handietan 515 lagun ariko dira; izen-ematea 28 orduan bete zen. Daniel?Agirre eta Aitziber Osinalde dira faborito, baina lasterketa irekia espero da
Txemari Blanco mendizale zumarragarrak Hiru Handiak mendi ibilaldian parte hartuko du hilaren 15ean, Hegoak Astinduz elkartearen alde. Elkarte horrek tximeleta azala deituriko gaitza dutenen alde lan egiten du. Horien artean,