
Agerikoak dira jada Zumarragako Ospitalean kanpo kontsulten sarreraren parean egiten ari diren lanak. Kanpo kontsulten eraikin berria izango denaren eraikina altxatuko duten lur saila zulatu dute, eta burdin-hagekin lurrari eusten ari dira. Datorren urteko abendurako amaitu nahi dituzte lanak, 856 metro koadroko lur sailean 1.500 metro koadro izango dituen eraikina eraikiko dute; espazio hori guztia hiru solairutan banatuko dute. Osakidetzak emandako epeen arabera, 2015erako eraikina martxan egongo da. Gune berrian kokatuko dituzten espezialitateak ondoan izango dituzte dagozkien probak egiteko gelak.

Zumarragako ospitalean hasi dituzte kanpo kontsulten eraikin berria egiteko lanak. Eraikin berriak 30 kanpo kontsulta hartuko ditu, eta lanak 2014ko abendurako bukatu nahi dituzte; martxan, berriz, 2015eko udaberrian jarri nahiko lukete. Lanen aurrekontu osoa bi milioi eta erdi euro ingurukoa da, eraikuntza lanak eta hornidura barne.


