
Igandean jokatuko da XII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia, eta probak berez izan ohi duen oihartzunari eguraldi txarrak eragin ditzakeen aldaketek sortu duten interesa gehitu behar zaio. Azken egunetan Aizkorrin egin duen elurrak ibilbidea baldintza zezakeela pentsarazten zuen, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, "igandean eguraldi txukuna espero da eta ez dago ibilbidean aldaketarik egiteko asmorik". Beraz, elurretan egin beharko dute gora eta behera parte hartzaileek, eta haiekin batera maratoia ikustera joango diren dozenaka ikuslek.

Ehunmilietako probaren ibilbidean boluntario lanetan hamaika taldek eta dozenaka norbanakok jarduten dute. Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoak eta Zestoako Agiro Menti Taldekoak ...

Ehunmiliaken anaia txikia indarra hartzen ari zela ohartuta zeuden Arrastaka taldeko kideak –urtez urte parte hartzeak gora nola egin duen ikustea besterik ...