
Igandean jokatuko da XII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia, eta probak berez izan ohi duen oihartzunari eguraldi txarrak eragin ditzakeen aldaketek sortu duten interesa gehitu behar zaio. Azken egunetan Aizkorrin egin duen elurrak ibilbidea baldintza zezakeela pentsarazten zuen, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, "igandean eguraldi txukuna espero da eta ez dago ibilbidean aldaketarik egiteko asmorik". Beraz, elurretan egin beharko dute gora eta behera parte hartzaileek, eta haiekin batera maratoia ikustera joango diren dozenaka ikuslek.

Amezti Mendi Elkarteko kideak Gipuzkoako itzulia egiten ari dira. 2017an ekin zioten eta joan den igandean 7. etapa egin zuten, 18,5 kilometrokoa, Arrasatetik Leintza Gatzagaraino.


Iaz antolatu zituzten hamaika irteeretan, 373 pertsonek hartu zuten parte guztira, eta ez zen aparteko arazorik sortu.




