mendia

Europako mendietara irteera egingo du Arrastakak asteburuan

Arrastaka Mendi Taldeak indarrean hasi nahi du denboraldia, eta oporren ondoren, bi irteera antolatu ditu datozen bi asteburuetarako. Aurrenekoa Europako mendietara egingo dute, hilaren 7 eta 8an; hurrengo asteburuan berriz, eskalada ekintzak egingo dituzte, Eginon eta Txindokin. Asteburu honetako irteera bi egunekoa izango da. Collado Hermoso aterpetxetik abiatuta, Torre de Llambrion (2.642 metro) mendia igoko dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek, gaur egingo duten bilerara agertu behar dute. Ehunmiliak eta Arrastakaren lokalean bilduko dira, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka taldearen webgunea bisitatu edo 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.

Beasaingo Hitza

Gailurrerantz elkartekoak Pirinioetara, bi egunerako

Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak Pirinioetara irteera egingo du, uztailaren 21ean eta 22an, Sallent-etik Respomuso aterpetxera. Izena astelehenerako eman behar da (35 euro langabetuek, 45 langileek). Bi egunetako bazkariak norberak eraman behar...

Aimar Maiz

Mirutegi mendira irteera antolatu du Aizkorrik

Aizkorri Mendizale Elkarteak Andoaindik Mirutegi mendira doan ibilbidea egingo du igande honetan. Mendizaleez gain, irteera horretan herriko ikastetxeen partaidetza ere izango dute. Interesa duten guztiek, elkartearen egoitzara joan behar dute, ostiral...

Beasaingo Hitza

Ataunen 16 eta 10 kilometroko ibilaldiak antolatu dituzte, iganderako

Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro inguru ditu; motzagoak, 10 kilometro. Bi ekimenen gune nagusia San Gregorio auzoa izango da, handik abiatuko direlako oinez, eta bertan bukatuko dute jarduna. Ibilbide luzean, San Gregoriotik berehala gorantz abiatu, Gaztiñerre eta Arteta parajeetatik igaro, eta Urkillagara iritsiko dira. Atxurrenera jaitsi, eta Muñotatik gora atzera beste igoera bat izango dute, Muskiko bordaraino. Handik San Gregoriora jaitsita bukatuko da ibilbidea, Telletxetik barrena. Lau-bat orduko iraupena izango du, eta oinezkoak 08:00etan abiatuko dira. Ibilbide motzean aurreneko zatia soilik egingo dute ibiltariek: San Gregorio-Gaztiñerre-Arteta-Urkillaga-Txulo-Atxurrene-Muñota-Urbitarte-San Gregorio. Bide hori osatzeko bi ordu eta erdi beharko dute, gutxi gora-behera. Ibilaldi neurtuak eta kontrolatuak izango dira, biak ala biak. Bizpahiru laguneko taldeetan irtengo dira partaideak, eta ibilbidean barrena antolatzaileek jarriko dituzten kontrol-guneetatik pasatu beharko dute, nahitaez, ezarritako denbora tartearen barruan. Txartela zigilatuko diete horietan, eta jatekoa nahiz edatekoa egongo da. Sailkapenik ez du zehaztuko antolakuntzak. Izena irteera-lekuan eman behar da, igandean bertan, [...]

Aimar Maiz

Sagastarri mendira irteera antolatu du Aizkorrik

Aizkorri mendizale elkarteak Ataungo Sagastarri (994 metro) mendira egingo du hurrengo irteera, igandean. Juanito Cid zenaren omenez egingo dute goiz pasako ibilaldi hori. Parte hartu nahi dutenek, elkartearen egoitzan eman beharko dute izena, bihar ...

Beasaingo Hitza

Guadarrama mendi katera lau eguneko irteera, Arrastaka taldearekin

Arrastaka Mendi Taldeak lau eguneko irteera antolatu du Guadarramako mendi katera (Madril, Espainia), maiatzaren 1eko zubirako. Irteera horretan, Peñalara eta El Yelmo mendiak igoko dituzte. Izena datorren asteazkenean eman behar da. Guadarrama mendik...

Beasaingo Hitza

Igandean Esparrura irteera egingo dute mendizaleek

Aizkorri mendizale elkarteak, Esparru mendira irteera antolatu du igande honetarako. Eskoletarako parte hartzea irekia izango da. Izena emateko, ostiralean elkartearen egoitzara joan behar da, 20:00etan. Bestalde, Tomas Salazarren omenezko Aizkorri...

Beasaingo Hitza

Arrastakak eskaladaren oinarriak lantzeko saioa antolatu du apirilerako

Arrastaka Mendi Taldeak eskaladaren oinarriak ezagutzeko jardunaldi teknikoa antolatu du apirilerako. Bi txandatan banatu dute ikastaroa, batetik teoria landuko dute, Beasainen bertan, eta bestetik, Eginoko (Araba) eskalada eskolara joango dira, ikasit...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa