motorra

Iker Gayoso eta Diego Fernandez garaile Goierriko I. Rallyesprintean, Mitsubishien arteko lehian

Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan larunbat arratsaldean jokatu zen Goierriko I. Rallyesprinta Iker Gayoso eta Diego Fernandez bizkaitarrek osatutako taldeak irabazi du, Mitsubishi Lancer Evo IX autoarekin (29:05,200 minutu). Hiru erlojupekoetatik 2.ean eta 3.ean haiek izan dira azkarrenak; eguneko denbora onena bigarren zatian ondu zuten Gayosok eta Fernandezek, 16 kilometroko bide-zatia 9.35,400 minutuan osatuta.

Aimar Maiz

Gaztea karting kopako finalak igandean dira

Igandean, 18:00etan hasita, Gaztea irratiaren karting kopako finala jokatuko da. 308 partaidetik 30 sailkatu dira, bi asteburutan. Hiru finalaurreko jokatuko dira lehenik. 12 birako hiru lasterketa jokatuko dira. Ondoren, multzo bakoitzeko hiruna onene...

Aimar Maiz

Gaztea Karting Kopako bigarren jardunaldia bihar-etzitan jokatuko da

Gaztea irratiaren Karting Koparen bigarren jardunaldia ostiralean eta larunbatean jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Olaberriko zirkuituan. Izena emateko modua badago oraindik: Internet bidez (circuitoolaberria.com) 15 euro, bertan 18. Hamasei urte beteak eduki behar dira parte hartu ahal izateko. Lehengo astean 150 lagunek parte hartu zuten. Lehen jardunaldian onena Daniel Colado lazkaotarra izan zen, eta hura dago sailkapen orokorrean lider. Bigarren Oier Oiarbide beasaindarra dago. Gidari bakoitzak bi txandatan aritzeko aukera du. Finala, bi jardunaldietan denbora onena (itzuli azkarrena hartuko dute aintzat) egin duten 30 gidariekin, irailaren 30ean jokatuko da (hasieran irailaren 29an iragarri bazuten ere, egun bat atzeratu dute). Saritan, irabazleak Andorran bi pertsonarentzat bost eguneko egonaldia lortuko du. Bigarrenak Olaberriko Borda nekazaletxean asteburu bateko egonaldia, eta hirugarrenak Olaberriko Zezilionea jatetxean bi lagunentzat afaria.

Aimar Maiz

Automobilismo denboraldia etzi hasiko da Olaberrian, Karting Serieko lehen lasterketekin

Euskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan.   Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela aurreratu du Gipuzkoa Motorsporteko Ibon Arregik. «Asteburu osoan egongo da zirkuituan lehiaketako giroa, pilotu gehienak larunbatean entrenatzera etorriko baitira». Karting Serieetako proba bakoitzean bi final jokatuko dituzte, kategoriak horietan bereiziz. Euskal Herriko kart gidari orok har dezake parte, haurretatik helduetara. «8-10 urteko haurrak izan ohi dira gazteenak. Maila gorena, berriz, KZ2 da. Ibilgailu horiek 140 kilometro orduko abiadura har dezakete», dio Arregik. Beste edozein kiroletan bezala, kimu edo alebin mailatik hasten da kartingeko kategoria-banaketa ere. Kimu, kadete, gazte, heldu eta KZ2 mailetan jokatuko da. Denboraldirako itxaropentsu Automobilismorako afizioan ere krisiaren eragina nabaritu den arren, Olaberriko zirkuituan ez dute etsi nahi. Motor zaletasunari eta kart munduari lotutako «giro ezin hobea» izango dela iragarri dute, eta goierritar guztiak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da. Denboraldiaren hastepen honetan, eta taldeak mekanikoki azken doikuntzak egiten ari direla jakinda, bihar ikusiko da zer-nolako partaidetza egongo den igandeko serieko lasterketetan. «Gure asmoa [...]

Aimar Maiz

Motorzaleen erantzun bikainak borobildu du Olaberriko Motor Festa

Gasolina eta goma errearen usaina, motor hotsa eta abiadura. Autoen eta motor munduaren zaleek gozatu ederra hartu dute gaur Olaberrian. Izan ere, bertako karting zirkuituan antolatu duten Motor Festak jendetza bildu du. Deialdiak arrakasta izan duela...

Goierriko Hitza

Andoitz Bonilla: “Zirkuituaren arabera, 170 kilometro ordura ere joan gaitezke”

Zortzi urterekin hasi zen Andoitz Bonilla (Beasain, 2001) motor lasterketatan lehiatzen, eta ordutik horretan jarraitu du, astebururo furgonetako eserlekuan eseri eta ehunka kilometro eginez. Hamar urte ditu, eta abiadura bizian ia lurra ukitzeraino markutzeak ez dio beldurrik ematen. Zergatik hasi zinen motorrak gidatzen? Aitari gustatzen zitzaion, eta berak erakutsi zidan. Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen, baina gero gustua hartu nion. Zein izan zen zure lehen motorra? Minimoto bat erosi zidaten, baina ia ez nuen erabili. Gero kroseko bat erosi zidaten, eta pista batzuetara joan ginen, baina hura ere ez nuen asko erabili. Gero 70 zentimetro kubikokoa erosi zidaten eta hura erabiltzen hasi nintzen. Gehiago gustatu zitzaidan eta harekin lehiatzen hasi nintzen. Supermotar bat erosi ere zidaten, eta hori gustatzen zait gehien, arinagoa delako, irristatu egin naitekeelako, lokatzetan ibili… dibertigarriagoa da. Zenbat urterekin parte hartu zenuen lehen lasterketan? Lehenengo lasterketa bederatzi urterekin egin nuen Kotarren, Burgosen, eta irabazi egin nuen. Baina gero lasterketa guztietan denek irabazten zidaten, esperientzia gehiago zutelako, 70eko motorrarekin bederatzi urtetik 12 urtera artekoek lehiatzen baitute. Nik orain bi motor erabiltzen ditut, 70ekoa Gaztela eta Leongo eta Euskadiko txapelketetan, eta 80koa Mediterraneokoan, MotoDes txapelketan, eta Espainia iparraldean. Nolako aurkariak izaten dituzu? Ni baino zaharragoak dira gehienak, 13 urtera [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa