taldea

Trikuarriren erromeria

Urretxu-Zumarragako gazte talde batek osatutako musika taldea da Trikuarri. Zorioneko gaizki ulertu batek eragin zuen taldearen sorrera. Erromeria taldea dira eta kide ...

Goierriko Hitza

«Oso pozgarri da Ordizia kirol arloan bizitzen ari den momentua»

Unai Arana (Kirolaria eta Emaneurre elkarteko kidea)

Goierriko Hitza

Idiazabalgo areto futbol taldeak titulu eta guzti bukatu du denboraldia

Mutilen taldea Gipuzkoa mailako txapeldun atera da, Anoetari irabazita; neskek aldiz finala galdu dute, eta txapeldunorde gelditu dira

Goierriko Hitza

Ataungo lurretik, Huntza musikaren horman gora

Aldapan gora bakarrik ez —izenburu hori du abesti entzun batek—, euskal musikaren hormetan gora ere laster igo da Huntza taldea. Duela bi ...

Goierriko Hitza

‘Gu geu’ Starblues

Goierri barrenean sorturiko blues-rock taldea da Starblues. 2010ean ekin zion bere ibilbideari eta sei urte hauetan sortutako hainbat lanekin taldearen lehenengo diskoa aurkeztu ...

Goierriko Hitza

«Laister gure kantak egiten hasi nahi dugu»

INPERNUKO ZULOTIK - Idiazabalgo musika taldea

Goierriko Hitza

Ikasle Abertzaleak taldea eratu dute Goierri Behean ere

Atzo arratsaldean Goierri Beheko hainbat herritako gazteek Ikasle Abertzaleaken aurkezpena egin zuten Ordizian, ikasleei borrokara batzeko deia eginez. Taldearen aurkezpenak egingo dituzte bihar Goierri Garaiko zein Beheko institutuetan: San Beniton, Txindokin, Goierrin eta Urretxu-Zumarragako Ikastolan bihar jolas orduetan. Joxe Mari Iparragirren eta Jakintzan ere hurrengo egunetan egitekoak dira, baina, oraindik ez dute zehaztu.

Ane Arrieta

Antzar Korrikalariak: 10 urte korrika eta korrika zaletasuna bultzatzen

Kirola, korrika, osasuna eta familia uztartzen ditu Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak. Kirol osasuntsuaren aldarrikapena egiten du eta horrekin batera, korrika zaletasuna txikienen artean zabaltzen ari dira lazkaotarrak. 2002. urteko Josetxo Imaz memorialean parte hartu zuen lehenengo aldiz talde bezala, Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak. Dozena bat korrikalariko taldea izatetik, 50etik gora izatea lortu dute 10 urtetan. Duela 10 urte ez bezala, gazteak, haurrak eta emakumezkoak ere gerturatu dira taldera. Bakarkako kirol izatetik talde kirol bihurtzea lortu dute Lazkaon. “Duela 10 urte bakoitza bere aldetik ibiltzen zen korrika. Bakoitza bere aldetik joaten zen karreretara. Hizketan hasi eta entrenatzeko eta karreretera joateko elkartzen hasi ginen. Hortik sortu genuen taldea. Izena jarri taldeari, kamisetak erosi eta aurrera”, dio Iñaki Belamendiak, taldeko kideak. Hasiera hartan, “10-12 izango ginen. Baina berehala zabaldu zen taldea. 20tik gora berehala elkartu ginen”, gaineratu du Mikel Zabalak. Gaur egun, 53 dira taldean. “Emazteak eta umeak ere badaude taldean. Korrikako taldea baino gehiago, lagun taldea da. Taldearen filosofia da, kirola egitea, ez kirol lehiakorra, osasuntsua baizik”. Gaur egun gero eta jende gehiago ibiltzen da korrika eta hori nabaritzen dute lazkaotarrek. “Garai batean beti berdinak ibiltzen ginen korrika, “eroak”. Gaur egun, emakume asko ikusten da korrika, gazteak ere bai. Adineko jendea berriz [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa