turismoa

Barrura begirako turismoa, elkarlanean

Tolosaldeak eta Goierrik 2008. urtean sinaturiko hitzarmena berretsi dute, Euskadiko bihotza turismo gidaren eraberritzea aurkeztearekin batera.

Goierriko Hitza

ATAUN: Katea eten gabe, aurrera begira

Gipuzkoako herririk luzeena da Ataun, eta bere orografia bereziak, herria hainbat auzo eta auzunetan banatuta egotea eragin du. Bere historia eta mitologia ahaztu gabe, egungo beharrei aurre egiteko bide berriak irekitzen ari dira, tartean, turismoa.

Goierriko Hitza

Europako txoko turistiko gastronomikoen artean lekua egin du Goierrik

Ekainean irabazle izendatu ondoren, gaur jaso dute Goiturreko ordezkariek EDEN saria Madrilen.

Goierriko Hitza

Goiturrek EDEN saria jasoko du gaur Madrilen

Espainiako Turismorako Estatu Idazkaritzak Goierri izendatu zuen irabazlea ekainean, eta zuzenean Europako EDEN sarean sartuko da

Goierriko Hitza

Familientzako orientazio joko berria egin dute Mutiloan

Arrakasta izan du egitasmoak; 60 lagunek baino gehiagok hartu du parte.

Goierriko Hitza

GR-283a, ibilian ezagun egiten ari den bidea

Produktu turistiko berri modura aurkeztu zen iaz GR-283a edo Gaztaren ibilbidea, turismoa kirolarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin uztartzeko.

Iñaki Gurrutxaga

Dena estaltzen duen txapela

Martxoaz geroztik dago zabalik Euskal Herriko Trail Estazio bakarra. Mendian korrika egiteko prestatuta dagoen eremua da, eta balizaje ofiziala duten 16 ibilbide ...

Goierriko Hitza

Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroak berritu egin du turismo eskaintza

Uztaila eta abuztuan gaztaren ekoizpena bertatik bertara eta larreak bisitatzeko aukera emango dute

Goierriko Hitza

Familientzako orientazio jokoa prestatu dute Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdean

Larunbatean estrenatuko dute, Bide Berdeen Nazioarteko egunean; 16:00etan jarri dute hitzordua Mutiloako plazan

Loinaz Agirre

'Basque Highlands' marka turistikoa aurkeztu dute, Goierriren eskaintza nazioartean zabaltzeko

Mendia, natura eta kirola oinarri dituen produktu turistikoa osatu eta merkaturatu nahi dute .Goierri arlo honetan «erreferente» bihurtzea da egitasmoaren helburua

Arkaitz Apalategi

Goitur sendotzen

Bailararen garapenerako estrategikotzat hartuta ekin zioten orain 20 urte Goierrin turismoa sustatzeari. Funtsezkoa izan da Goitur bide horretan. Turismo agentziak sortu zeneko hamabosgarren urteurrena ospatuko du. Goitur da, Bizkaiko Enkaterrietako Enkaturrekin eta Arabako Errioxakoarekin batera entitate juridiko propioa duen bailara mailako turismo agentzia bakanetako bat. Duela hamabost urte sortu zen Goierriko turismo agentzia udalen eta enpresa pribatuen artean indarrak batu eta bailarako turismoari bultzada emateko asmoz. Goierri beheko 18 udalen izenean sinatu zituen estatutuak Goiekik, notario aurrean, hainbat bazkide pribaturekin batera. 2000. urteko martxoaren 22an izan zen. Tartean zen Goimen ere. Orduz geroztik bazkide pribatu gehiago sartu dira Goiturren; guztira 80 dira gaur gaurkoz. Goiturrek 15 urte beteko dituen arren, bailaran 20 urte badira sektorea lantzen hasi zirela. Niko Osinalde agentziako zuzendariak ondo ezagutzen du ibilbidea. 1993 inguruan krisi ekonomiari aurre egin berritan bailararen garapen estrategia sendotu beharra zegoela ikusi zen. Asmo horretan kokatzen ditu Goieki eta Goierri Fundazioa bera ere. Testuinguru horretan berritu zuten bailararako Plan Estrategikoa, 180 orrikoa. Bertan bi helburu zehatz finkatu zituzten. Batetik industria sektorea mantentzea eta dibertsitate ekonomikoa sustatzea, bestetik. Dibertsitate horretan turismoan jarri zuten arreta. 1996. edo 97. urtean iritsi zen Garapen Turistikorako Egitasmoa eta orduan erakunde baten beharra paperera eraman zuten. Eskaintza turistikoa [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa