txirrindularitza

Gorka eta Jon Izagirre, Australian hasi eta Pariseraino, zaletasuna ogibide bihurturik

Txikitatik egin dutena eta gustuko dutena bizibide dute Gorka (24 urte) eta Jon (22 urte) Izagirre ormaiztegiarrek. Txirrin­du­la­ri­tza­ren gorenean dabiltza Euskaltel-Euskadi taldearekin. Denboraldia Australian hasiko du Gorkak, Mallocan Jonek. Gorkak Frantziako Tourrean hartuko du parte; Italiako Giroan Jonek. Kostata izan bada ere, bi anaiak elkartu eta errepasoa egin diogu euren txirrindularitza ibilbideari. Gorka eta Jon Izagirre anaiak, Euskaltel-Euskadiko taldeko txirrindulariak dira. Txirrindu­laritzaren gorenean dabiltza bi ormaiztegiarrak. Etxetik kanpo egun asko pasatzen dituzte eta biek egutegi ezberdina daukatenez, hitzordua jartzea zaila egin zaigu. Dena den, gabon inguruan elkarrekin izan dira etxean eta Gorka Australiara joan aurretik, hizketaldi luzea egin dugu. Kosta egin zaigu biokin batera hitzordua jartzea. Bat ez bazen bestea falta izaten izan zen etxean. Karreretan ere gutxi ibiltzen al zarete elkarrekin? Gorka: Gutxitan. Jon: Iaz denboraldi hasieran, Australian eta Mallorcan, eta klasikaren batean elkarrekin aritu ginen. Hortik aurrera, bakoitza bere aldetik. Gorka: Aurten Mallorcan eta Haut Varren ibiliko gara elkarrekin. Hortik aurrera gutxi. Entrenamenduak ere ezberdinak izango dituzue beraz. Gorka: Bai, gehienbat intentsitate aldetik. Nik denboraldia lehenago hasten dut. Jon: Ni otsailean hasiko naiz. Gorkak badaramatza hilabete batzuk entrenatzen eta nik gutxixeago. Txirrindulari gazteen helburua profesionaletara heltzea izaten da. Behin profesionaletara igotzea lortu ondoren, zein izaten da helburua edo [...]

Goiberri

Mundialera begira txirrindu proba egingo dute bihar

Datorren astean, Kopenhagen (Danimarka) egingo den mundialera begira, gazteen mailako txirrindu proba egingo dute bihar Beasainen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargotik eskatuta, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa eta, guztira, 117 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Goierriko herrietan barrena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 30 taldek parte hartuko dute, eta mundu mailako txirrindulari onenak etorriko dira Beasaina, guztira 180 txirrindulari inguru. Herri erdigunetik irten eta Ordizia aldera egingo dute lehenbizi, handik Alegiara (Gipuzkoa) joateko. Bueltan, Beasain erdigunetik igaro eta Liernia igo beharko dute, irteera puntura itzuli eta Atagoitiko gaina igotzeko. Ormaiztegitik barrena Liernia igo berriz, handik Idiazabala eta Olaberriako gainetik iritsiko dira helmugara, Lazkao igarota. Loinatz Txirrindulari Elkartekoen ustez, maila altuko lasterketa izango da biharkoa. Honako talde hauek parte hartuko dute proban: Caja Granada, Valencia Terra I Mar, Navalcarnero, Sanse-Spiuk, Fermasa, Isidoro San Justo, Grupo Maldonado, Cajamar-Almeria, Ceramicas Onda, Almacenes Lavin, Huesca La Magia, Fenavin, Pielagos, Sant Boi, Viña Ijalba, Alimco, Electro Alavesa, Asfaltos Olarra, Umpro, Elkar, S.C.Gernikesa, Beste Alde-Orue Eskola, S.A Mauleon, Seleccion de Pyrenees Atlantiques, Seleccion Española de Feminas, Sumofic, Ulma, Caja Rural, Fullgras.org, Ilcapo, Mugarri, Ciclos iturriaga, Galdiano eraikuntzak, Laguntasuna, Lan Nobel, Andoaingo Txirrindu Eskola, Buruntzazpi Txirrindu Eskola, Belca, Ikolan lanaldi eta Bergara. Udaltzaingoaren oharra Bihar, 15:00etan hasiko da proba, eta [...]

Beasaingo Hitza

Zaldibian txirrindularitza lasterketa antolatu dute

Irailaren 24an afizionatuen txirrindulari proba jokatuko da Zaldibian. Garai batean antolatzen ziren lasterketen lekukoa hartu dute aurten, eta Zaldibiako I. Sari Nagusia prestatu, 114,8 kilometro luzekoa. Eliteko eta 23 urtepeko txirrindularientzat d...

Aimar Maiz

Julien Simon frantziarrak irabazi du Ordiziako Klasika, sprintean

Saur Sojasun taldeko Julien Simon txirrindulari gazteak irabazi du Ordiziako Klasika, azken metroetan sprintean nagusituta. Ihesaldi eta ahalegin askoko lasterketa izan da; eguraldiak ere ez du askorik lagundu eta euripean egin behar izan dute lasterketaren zatirik handiena. Aurreneko itzulitik, ihesaldi batekin hasi da proba. Garikoitz Bravo lazkaotarra, Antonio Piedra eta Pascual Orengo izan dira erasoa jo dutenak. Tartea ateratzea  lortu dute eta 5:45eko aldea ere atera diote tropelari. Laugarren itzulian ordea, Abaltzisketan gora harrapatu ditu tropelak. Azken itzulia mugimendu handikoa izan da. Movistar taldek David Lopez bizkaitarra ihes egiten saiatu da, eta minutu erdiko aldea atera badu ere, Abaltzisketan gora harrapatu dute hura ere. Erasoa jotzen saiatu den beste bat Joaquim Rodriguez izan da, Abaltzisketan, baina ahalegin horrek ere ez du fruiturik eman. Bukaeran, bost laguneko taldeak jo du erasoa. Julien Simon, Daniel Moreno, Pablo Lastras, Angel Madrazo eta Jon Izagirre ormaiztegiarra sartu dira taldean. Bosten artean, sprintean erabaki da Ordiziako Klasika, eta hor, Julien Simon frantziarra izan da azkarrena. Aurreneko garaipen garrantzitsua du Simonek. SAILKAPENA: Julien Simon (Saur Sojasun)    4:02:27 Daniel Moreno (Katusha)                 d.b. Pablo Lastras (Movistar)                  d.b. Jon Izagirre (Euskaltel)                    d.b. Angel Madrazo (Movistar)               d.b. Joaquim Rodriguez (Katusha)      +28″ Peio Bilbao (Euskaltel)                   +36″ Julien Antomarchi (Velo Club)     +38″ [...]

Ordiziako Hitza

Jose Beldak irabazi du Jon Lazkanoren omenezko Loinatz proba, bide erdia ihesean bakarrik eginda

Beasaingo Loinatz txirrindularitza probak heriotza sentitu baten oroimeneko izendapena hartu du aurten. Lasterketak 84. ekitaldia zuen igandean, eta Jon Lazkanoren omenezko lehena ere izan da. Orain gutxi hil da Loinatz elkarteko kide estimatua, eta gogoan izan dute antolatzaileek —bera ere urte askoan lanean ibilia zen—, txirrindulariek eta beasaindarrek. Omenaldia egin zioten Lazkanori, haren sendiari txalo zaparrada beroa eskainiz. Loinatz elkarteak honela gogoratu du taldekidea: «Jon, zauden lekuan zaudela ere, eskerrik asko zinen bezalakoa izateagatik, egin zenuenagatik eta erakutsi zenigunagatik. Baina, batez ere, gure lagun izateagatik». Kirol arloan, Jose Belda (Asfaltos Guerola) izan da ibilbidea erabat aldatuta jokatu den probaren irabazlea. Etapako 75 kilometro —148 ziren denera— ihesaldian bakar-bakarrik eginda helmugaratu zen valentziarra. Mandubiako errepidean egiten ari diren lanek behartuta, mendate klasiko hori kendu behar izan dute aurten; ordezko aukerak ere ikuskizunerako duin direla argi utzi zuen igandeko lasterketak. Ohi bezala, afizionatu mailan jokatu da, eliteko eta 23 urtepeko 158 txirrindularirekin eta Euskaldun txapelketarako baliagarri. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 21 taldek ekarri dituzte ordezkariak, profesionaletara jauzi egiteko hautagai ugari tartean. Goierri mendebalderaino Mandubia ibilbidetik kenduta, Atagoiti —bi aldiz—, Urkillaga, Gabiria, Lierni eta Olaberria gainditu behar izan zituzten txirrindulariek. Igande goiz euritsua izan zuten, eta ibilaro gora-beheratsua, baina ez zen [...]

Goierriko Hitza

Furundarena eta Usabiaga txukun Europako txapelketetan

Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria eta Irene Usabiaga txirrindularia txukun ibili dira asteburuan jokatu diren 23 urtez azpiko Europako txapelketetan. Furundarena Ostravan (Txekia) izan da. 100 metrokoan Europako 15. bukatu zuen (11:99), eta 200ek...

Ordiziako Hitza

Furundarena eta Usabiaga, Europan lehiatzera

Ez da egunero errepikatzen den notizia, eta are gutxiago emakumezkoa izanda; izan ere, emakume kirolarien balentriak oraindik ere gizonezkoen itzalpean segitzen dute, eta hedabideek ere, sarritan, ez diete ematen merezi adinako oihartzunik. Kasualitatea ala ez, Ordiziako bi emakume kirolarik 23 urtez azpiko Europako txapelketetan parte hartuko dute aste honetan. Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria Txekiako Ostrava herrira joango da, eta Irene Usabiaga txirrindularia Italiako Offida herrira. Kasualitatea ala ez, bi txapelketak hilaren 14tik 17ra jokatuko dira, ostegunetik igandera. Urte askoan Ordiziako Txindoki atletismo taldearekin aritu eta gero, azken denboraldietan Donostiako Atletiko klubaren koloreekin ari da Furundarena. Aurten denboraldi txukuna egiten ari da, eta erabat sasoiko dagoela erakutsi zuen uztaileko lehen asteburuan. Andujarren (Jaen, Espainia) 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen hilaren 2an eta 3an, eta Ordiziako korrikalariak jokatu zituen hiru probak irabazi zituen, txapelketa horretako izar bihurtuz. Jokatu eta irabazi zuen lehen proba 100 metrokoa izan zen. Gaur egun arerio nagusi duen Estela Garcia espainiarra hartu zuen mendean orduan, 11:93ko denborarekin. Hurrengo egunean, 20:30ean, 200 metroko finala jokatu zuen, eta horretan ere nagusi izan zen, bere kirol ibilbideko bigarren marka onena eginez:  24:31. Eta 22:00ak jota zirela lortu zuen urrezko hirugarren domina, kasu honetan 4x100eko proban. Atletikoko Iruretagoiena, Garrantxo eta Azpeitia [...]

Ordiziako Hitza

Ikolanek bi garaipen lortu ditu denboraldiko azkenaurreko proban

Ikolan Lanaldi taldeko txirrindulariek denboraldiko azkenaurreko proba jokatu zuten asteburuan Anoetan. Emaitzetan denetik izan bazen ere, nesketan bi garaipen lortu zituzten; Josune Aldanondok irabazi zuen txikietan, eta alebinetan, Elena Zubiaurrek. ...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa