txistulariak

Birigarroen txistu hotsa

Sorpresaz eta ilusioz beterik dator aurten Idiazabalgo txistularien alardea. Urteurren borobila dute aurtengoa, 25 urte bete baitira, gaur egungo formatoarekin, lehenengo ...

Goierriko Hitza

Txistularien Alardea eta The Sparteens taldearen kontzertua

http://youtu.be/gkU-4pM-fYw Urretxuko jaien barruan, musikaz betetako eguna izan zen larunbata. Lizarriturri taldeak antolatuta, urteroko Txistularien Alardea egin zuen Iparragirre plazan. Herriko hainbat taldetako musikarik, dantzarik eta kantarik ere parte hartu zuten emanaldian. Gauerdi partean berriz, The Sparteens Ipar Euskal Herriko taldearen txanda izan zen. 50 eta 60ko hamarkadetako musika estiloan moldatutako euskal abesti ezagunak jo zituzten, Gernikako Arbola plazan.

Otamotz.com - Albisteak

Kizkitzako festa, garai bateko erromerien arrastoan

http://youtu.be/cquSxsecTbA Giro paregabea lagun, jendetza bildu zen atzo Kiztitzako ermitan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Giro eguzkitsuarekin eta beroarekin, itzala gustura hartu zuten bertaratu zirenek. Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian ermita kanpoaldean. Bazkal garaian, norberak etxetik eramandako bazkaria jan zuten askok Kizkitzako mahaietan, eta Baltzola anaien trikiti doinuekin nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten. Gauean, festak Itsason jarritako karpan jarraitu zuen.

Goierriko Hitza

Bost taldek eta hainbat musikarik parte hartuko dute txistulari alardean

Urteurren borobilari ekitaldi berezien kutsua eman nahi izan dio Goizeresi txistulari taldeak. Izan ere, Beasaingo alardeak 30. urtea beteko du aurten; eta aurrera ez ezik, iraganari begira ere egingo dute ospakizuna. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, urte askoan Beasaingo udal bandako zuzendari izan den Jose Agustin Olano omenduko du. Txistulariak 19:00etan elkartuko dira; eguraldia lagun badute, kalejira egingo dute herrian barrena. Segidan, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian elkartu eta 16 piezako kontzertua egingo dute. Besteak beste, Ataungo txalapartariek, Izan Izar abesbatzak, Koskola metal boskoteak eta Aurtzaka eta Ostadar taldeek parte hartuko dute, txistulariekin batera. Baita Aitor Sarriegi bertsolariak eta Aitor Furundarena, Xabier Barriola, Marisa Olano eta Jon Garmendia musikariek ere.

Beasaingo Hitza

Elkarrekin ezkontzea bakarrik falta zaie

‘Jostenka’ eta ‘Atxunberri’, ‘Atxunberri eta ‘Jostenka’. Beti elkarrekin. Beti Urretxuko txistulari taldearen alde lanean. Inork irudika al ditzake Santa Anastasia jaiak Urretxuko Marijaia eta Zeledon gabe? Jose Jabier Larrañaga Jostenka

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gure Esku Dagok festa antolatu du larunbaterako

Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dagok festa bat antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 10eko giza kateari bultzadatxoa emateko. Festa Areizaga-Kalebarren plazan izango da. 12:00etan txotx irekiera egingo dute eta txalapartarien,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Garai bateko eta egungo ezpata-dantzariek bazkaria egingo dute ekainaren 10ean

Ezpata-dantzari talde batek bazkaria antolatu du ekainaren 10erako. Ekimen honen helburua ezpata-dantzan parte hartu duten guztiak elkartzea da (kapitainak, sokakoak eta txistulariak): garai batekoak eta egungoak. Bazkaria Zumarragako Etxeberri jatetxean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iparragirre Balerdi musika bandaren eta Urretxuko txistularien inauterietako kalejiretako bideoak

Urretxuko Iparragirre Balerdi musika bandakoek eta txistulariek ere inauteriak ospatu dituzte: kalejirak mozorrotuta egin zituzten. Hor dituzue Gotzon Aranbururen bideoak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Makina bat emanaldi, Santa Zezilia ospatzeko

Larunbatean musika ibilaldiak egingo dituzte Santa Zezilia eguna ospatzeko. 11:30ean Urretxuko bandak eta dultzaineroek joko dute, 12:30ean Zumarragako bandak eta 18:00etan txistulari taldeek eta Goiargi abesbatzak. Gainera, 18:30ean musika eskolako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txistulari beteranoen agurra

Berrogei urtean txistu doinua jartzen aritu izan dira Joxe Mari eta Naxario Telleria. Bihar joko dute azkenekoz.

Dantzarako ezinbestekoa da musika, eta ...

Goierriko Hitza

Santa Isabel eguneko goiza, argazkitan

Zumarragarrak Santa Isabel eguna ospatzen ari dira. 11:00etan Irrintzi taldeko kideek ezpata dantza dantzatu dute eta ondoren meza egon da. Ohorezko aurreskuaren ostean, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioa egon da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko Goiz Deia txistulari taldeak hilean behin egingo du kalejira, eta ez igandero

Orain arte astero egiten zuten. Urteko lehena igandean izango da, 09:00etan.

Maialen Igartua

Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko jaialdia egingo du bihar

Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emango die bihar, jaialdi erraldoi batekin. Iparragirre plazan izango da, 19:00etan, eta 400 lagun inguruk parte hartuko dute. Eguraldi txarra egiten badu, Aldiri

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa