Behia erditzen, Iztueta baserrian
Lazkaomendiko Iztueta baserrian hainbat belaunaldi daramatzate esnegintzan eta behiekin lanean. Urtean 35-40 txekor txiki jaiotzen dira beraien ustiategian, gehienak, modu naturalean. Horretarako, erditzeko toki bat egokitu eta bere kasa uzten da behia, beti ere, zaintzapean. "Behiarentzat lasaitasuna oso garrantzitsua da erditze naturalean". Behin erditutakoan, desinfektatu eta jaio berria idixkoa edo urrixa (arra edo emea) den ikusten da. Amak, miazkatuz garbitzen du jaio berria, eta hau berehala bizkortzen da.













