Goierriko zaleak Manchesterren dira
Gaur iluntzean jokatuko dute Realak eta Manchester United-ek Txapeldunen ligako partida. Talde zuri-urdinak Ingalaterrara joan diren milaka zaleen babesa izango du; tartean, goierritar ugari izango dira. Batzuek taldean eta besteak antolatutako bidaietan joan dira. Ordiziako Emaneurre taldeak, bere bidaia propioa antolatu du, eta sare sozialetan zabaldu dutenez, goizeko 06:00etan abiatu dira Ordiziatik, eta abioia ondo iritsi da. Argazki hau ere zabaldu dute.













