'Gure herria, ekinez egina' bideoa osatu dute Itsasondoko herri eskolan
Duela urtebete inguru ekin zioten Itsasondon herria biziberritzeko 'Ekinez egina' partehartze prozesuari. Herriko eragile, kultur talde eta norbanako ugari ari dira ekimenean parte hartzen, eta Itsasondoko herri eskolak ere jarri du bere aletxoa. 'Gure herria, ekinez egina' izeneko bideoa egin dute, herritarren irudiak bilduta.













