Idiazabaldarrak helikopteroan ibili dira gaur goizean
Usurbilgo Ak-Helicopters enpresako helikopteroa Idiazabalen da gaur, herriko abeltzain eta nekazarien azoka dela eta. Goiturrek deitua ekarri dute helikopteroa. Nahi duten guztiek helikopteroan ibiltzeko aukera izango dute, 15:30etik 18:00etara, herriko ikastetxeko jolastokian. Goierri zerutik ikusi nahi dutenek, 60 euro ordaindu behar dute. Helikopteroak ikusmin handia piztu du eta idiazabaldar asko hurbildu dira. Batzuk, helikopteroan ibiltzeko eguraldi bikaina lagun, animatu egin dira. Helikopterora igotzen lehena Benta Txikiko Juanita Oiarbide izan da.
Asier Zaldua
Goierri

Goiturrek Ak-Helicopters enpresarekin akordioa sinatu du. Goierriko festa nagusietara ekarriko dute helikopteroa eta enpresei zerbitzu honen berri emango diete. Hoteletan eta turismo bulegoetan ere eskainiko dute Goierri zerutik ezagutzeko aukera.
Jarraian, Idiazabalen ateratako argazkiak eta grabatutako bideoak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.