Kainoi jaitsiera Ataunen
Goierrin abentura kiroletarako herri egokirik badago, Ataun da horietako bat. Bere izaera menditsu eta malkartsuak eskalada edo kainoi jaitsiera bezalako kirolak egiteko aukera ematen du. Iñigo Mauleonek sarean jarri duen bideo honetan, Lizarrustitik abiatu eta Akerreta aldera doan lagun talde bat ikus daiteke. Handik hasita, errekan behera jarraitzen dute bidea, harkaitz eta urjauzi artean.













