Kantu bat alemaniatik 'The Indezents' blogarentzat
Goierriko Hitzan ere irakurgai dagoen The Indezents blog goierritarrak opari berezi bat jaso du. Frieda izeneko berlindar batek abesti bat egin dio, blogarentzako espreski. Alemaniarra izan arren, abeslariak euskaraz kantatzen du. Igor Oiarbide beasaindarrak gidatzen duen Garagardo Ahotsa blogean, blogaren aurkezpeneko testutxoa inspirazio moduan hartuta, Oiarbideren lagun alemaniar batek, Friederike Sophie Kämpferrek, blogerako egin zion kantua entzun ahal izan zuen The Indezents blogeko ardurdunak. Berak ere bat nahi zuela eskatu, eta hilabetera oparia jaso du The Indezentsek. Bideo honetan jaso du artista alemaniarak abestia.













