
Udazken garaiko azoketan onddoen ingurukoak izaten dira jende gehien erakartzen dutenak. Aste honetan ere hala izan da, bitxikeria bat baitzegoen asteroko postuen artean: lau buru eta ia bi kilo pisatzen dituen onddoa. Ez dira askotan ikusten halakoak, eta gaur, ahoz aho ibili da kontua Ordizian. Lasaren postuan zegoen lau buruko onddoa, eta urte askotako esperientzia badu ere, Lasa bera ere harrituta zegoen: “txikiak direnean erantsita ikustea normala da, baina hain handirik orain arte ez dut sekula ikusi”. Pisua ere ez zuen nolanahikoa, 1,8 kilo.