Lazkanok "Errezildarren ateraldiak" liburua aurkeztu du Zumarragako irakurleen aurrean
Imanol Lazkano eta Laxaro Azkune Zumarragan izan dira, bertako irakurle taldearekin solasean. Bien artean osatu duten "Errezildarren ateraldiak" liburua aurkeztu dute, pasarte dibertigarriz bestetako bilduma. Gazte-gaztetatik Errezilekin lotura handia izan duela azaldu du Lazkanok; "giro berezian hezitako herria da eta denek dituzte halako ateraldi bereziak". Berak bizi izandako hainbat istorio bitxi ere kontatu zituen.













